Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epstein artxiboen zati bat argitaratu du Trumpen administrazioak

Artxiboen artean, Bill Clinton presidente ohiaren irudiak daude, jacuzzi batean etzanda. Mick Jagger eta Michael Jackson ere agertzen dira argitaratu diren argazki berrietan.

USA7372. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 19/12/2025.- Fotografía sin fecha específica de toma, publicada por el Departamento de Justicia de Estados Unidos (DOJ) dentro de los archivos del caso del pederasta Jeffrey Epstein (3-d), que aparece junto al cantante Mick Jagger (c) y el expresidente Bill Clinton (i). El DOJ publicó este viernes miles de archivos del caso Epstein, entre los que figuran imágenes de Clinton y fotografías de figuras del espectáculo como Mick Jagger y Michael Jackson. EFE/ Departamento de Justicia de Estados Unidos (DOJ) /SOLO USO EDITORIAL/ NO VENTAS/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Bill Clinton eta Mick Jagger Epsteinekin batera. Irudia: EFE

Donald Trumpen Administrazioak Jeffrey Epstein sexu-delitugilearekin lotutako artxibo berriak argitaratu ditu. Ez ditu, ordea, guztiak kaleratu, Kongresuak eskatu bezala, eta horiek argitaratzeko jarritako epemuga gainditu arren.

Artxiboen artean Bill Clinton presidente ohiaren irudiak daude, jacuzzi batean etzanda. Mick Jagger eta Michael Jackson ere ageri dira irudi berrietan.

Justizia Departamentuak zabaldutako irudietako batean, Clinton erlaxatuta agertzen da jacuzzi batean, besoak buruaren atzean dituela. Irudi horretan beste pertsona bat ere badago, nahiz eta aurpegia ezabatuta agertzen den. Desklasifikatutako dokumentuetan gutxienez agintari demokrata ohiaren beste bost irudi agertzen dira. Horietako bitan Epsteinen ondoan dago, eta beste batzuetan Mick Jagger abeslariarekin egindako festa batean ikusten da.

Agintariek azpimarratu dutenez, kasuaren izaerak dokumentu bakoitza berrikustera eta zentsuratzera behartu du, informazio pribatua eta biktimen nortasuna babestu ahal izateko.

Estatu Batuetako Justizia Departamentuak 'Epstein Liburutegia' izeneko atal bat sortu du bere webgunean. 3.965 artxibo argitaratu dira, 3 gigabyteko tamainarekin eta lau datu-multzo berritan banatuta daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X