Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean
Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.
Donald Trumpek nazioari zuzendu zaio bart egindako hitzaldian, eta boterera itzuli zenetik lehen urtearen balantze superlatiboa egiten saiatu da, arlo ekonomikoan lortutako lorpenak puztuz. Zundaketen arabera urtarrilaz geroztik izan duen mailarik baxuenean dago haren ospea, batez ere herrialdean bizimodua izugarri garestitu delako.
Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatzen hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden haren aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, , deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.
Trumpen arabera, bere bigarren agintaldiko lehen hamaika hilabeteek historiako "aldaketa positibo" handienak ekarri dituzte, eta "soldatak inflazioa baino azkarrago igotzen" ari direla azpimarratu du.
AEBko nominak % 4 inguruko erritmoan igotzen ari dira aurten, prezioen igoeraren azpitik, hori gutxi gorabehera % 3an dago eta.
Hala ere, alde marjinal hori ez da iristen ari AEBko biztanleriaren zati handi batera, eta haien poltsikoak gero eta gehiago ahultzen ari dira, batez ere Erreserba Federalaren arabera, Trumpek apirilean ezarri zituen muga-zergen ondoriozko inflazioa dela eta.
Onarpen-tasa txikia
Etxe Zurira iritsi zenetik onespen-tasarik baxuenak erakusten dituzte inkestek. Gallup etxeak egindakoak, esaterako, % 36an kokatu du Trumpen lana onartzen duten estatubatuarren ehunekoa. Lehen agintaldian erregistratu zuen minimoa baino pi puntu gehiago tasa da hori; 2021eko urtarrilean Kapitolioko erasoaren ostean erregistratu zen.
Gaur argitaratu den NPR, PBS eta New Yorkeko Unibertsitate Maristaren beste inkesta batek % 38an kokatzen du tasa hori, eta agerian uzten du 2024an haren alde oldean bozkatu zuten taldeen gaitzespena, landa eremuetako herritarrena.
Gaurko hitzaldian, Trumpek Obamacare sistemari amaiera emango dion osasun erreforma bat agindu du, baita etxebizitza eskuragarria errazteko programa bat ere.
Horrez gain, ziurtatu duenez, "gasolina galoia 2,5 dolarrean dago herrialdearen zati handi batean" eta estatu batzuetan "1,99ra jaitsi berri da", nahiz eta herrialdeko batezbestekoa 2,9 dolarren inguruan dagoen, jarraipen-plataformen datuen arabera.
Gobernuak sendagaien prezioetan lortu dituen beherapenak ere azpimarratu ditu, baina, beste behin, "% 400, % 500 eta % 600 arteko murrizketak" aipatu ditu, matematikoki zentzurik ere ez dutenak.
1.600 bat planta elektriko berri
Bestalde, ziurtatu du datozen 12 hilabeteetan elektrizitatea sortzeko 1.600 planta inauguratuko direla herrialdean, eta, horri esker, argindarraren prezioa "nabarmen" jaitsiko omen da. Baieztapen hori estatu askotako herritarrak fakturetan igoera handiak jasaten ari diren unean dator, izan ere adimen artifiziala garatzeko beharrezkoak diren datu zentroetako energia kontsumoa gero eta handiagoa da, eta herritarrak ari dira hori pairatzen.
Halaber, Trumpek iragarri du Indar Armatuetako 1.450.000 kideri "bonu berezia" emango diela. 'Gudariaren dibidendua' deitu dio eta 1.776 dolarreko balioa du, herrialdearen sorreraren urteari erreferentzia egiten dion zifra sinbolikoa.
Hori izan da Armadari buruz egin duen aipamen ia bakarra, atzo Washingtonek Venezuelan sartzen zein irteten diren petrolio-ontzi guztiak blokeatuko dituela iragarri ondoren.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Kariben hedapen militar masiboa agindu zuen irailean, haren esanetan, Caracasek finantzatzen duen droga-trafikoa geldiarazteko helburuarekin, eta atzo ziurtatu zuen Venezuelako Gobernuak AEBren petrolioa eta aktiboak egin lapurtu dituela, Hugo Chavezen Gobernuan egindako desjabetzeei erreferentzia eginez.
Era berean, Trumpek azken egunotan esan du AEB laster hasiko direla narkotrafikatzaileen aurkako lurreko erasoak egiten Venezuelako lurraldean. Dena den, Susie Wiles kabineteburuak atzo argitaratutako elkarrizketa batean onartu zuenez, agintariak Kongresuaren baimena beharko luke halako mugimenduren bat egiteko.
Nolanahi ere, New Yorkeko handikiak ez du Venezuela hitza aipatu ere egin bart emandako hitzaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".