AEBko Gobernuak Epstein pederastaren artxibo klasifikatuak argitaratuko ditu ostiral honetan, partzialki bada ere
Pasa den azaroan, AEBko Ordezkarien Ganberak Trumpen gobernua Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik ateratzea behartzen duen legea onartu zuen. Lege-testuaren arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da.
Jeffrey Epstein. Artxiboko argazkia: Agentziak
Jeffrey Epstein pederastaren inguruko artxiboak argitara ateratzeko eguna iritsi da, baina litekeena da dokumentazio osoa oraindik osorik publiko ez egitea. Hainbat arrazoi daude horren atzean: informazio bolumen handia, biktimen pribatutasuna babesteko beharra eta abian dauden ikerketa eta prozedura judizialak babesteko.
Hainbat adin txikikori sexu abusuak egiteagatik auzipetu eta kartzelatu zuten, eta 2019an espetxean hil zen epaiketa hasi aurretik.
Pasa den azaroan, Trumpen gobernua Epstein kasuko paperak publiko egitera behartzen duen legea onartu zuten AEBko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak.
Trump presidente estatubatuarrak gaiari buruzko bere jarrera aldatu behar izan zuen—Epstein eta biak urtetan lagun minak izan ziren—eta agiriak publiko egitea babestu hainbat alderdikideren gardentasuna eskatu ondotik.
Legearen arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da. 300 giga baino gehiago dira irudiak, bideoak eta testuak aintzat hartuta, eta ikusi egin beharko da AEBko Gobernuak zer egiten duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte