AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

18:00 - 20:00

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira.

Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X