Errusiako Estatu Nagusiko operazio burua hil dute Moskun, bonba-auto batekin egindako atentatu batean
Hasiera batean, Errusiako Instrukzio Batzordeak Ukrainako inteligentziari egotzi dio erasoa.
Fanil Sarvarov Errusiako Armadako Estatu Nagusiko operazio-burua hil da astelehen honetan Mosku hegoaldean, bonba-auto batekin egindako atentatu batean, Errusiako Instrukzio Batzordeak jakitera eman duenez.
Leherketa jenerala bizi zen etxetik 150 metrora zegoen aparkaleku batean gertatu da eta, Kommersant egunkariak jakinarazi duenez, leherketa mina magnetiko batek eragin du, autoaren behealdean itsatsita zegoena.
Svetlana Petrenko Instrukzio Batzordearen bozeramaileak adierazi duenez, ikertzaileak hainbat bertsio baloratzen ari dira, eta Ukrainako inteligentzia-zerbitzuak erantzule izatea, besteak beste.
Sarvarov 1969an jaio zen, eta Kazango Tankeen Goi Akademian, Blindatuen Akademia Militarrean eta Errusiako Estatu Nagusiko Akademia Militarrean trebatua da.
2022an sartu zen Ukrainako Mirotvorets webgunean, non "Ukrainaren etsaiak" agertzen diren.
Gerra hasi ondoren, Ukrainak bere gain hartu izan ditu antzeko atentatuak, eta, besteak beste, Yaroslav Moskalik teniente jenerala, Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko operazio agintearen buruzagiordea, eta Igor Kirilov teniente jenerala, Errusiako defentsa erradiologiko, kimiko eta biologikoaren burua, hil ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
IRAren garaitik inoiz izan den gose greba luzeena egiten ari dira Palestina Actioneko kideak Erresuma Batuko kartzeletan
Gose greban denbora gehien daramatenak Amy Gardiner-Gibson eta Qesser Zuhrah dira, 50 egun, eta oso ahul daude. Justizia ministroarekin bilera eskatu dute euren abokatuek baina Gobernuak ezezkoa eman die.
Israelek beste 19 kokaleku legeztatu ditu Zisjordanian
Kolonoguneak legez kanpokoak dira nazioarteko araudiaren arabera, baina Netanyahuren gobernuak urteak daramatza estatus legala ematen; dagoeneko 69 kokaleku legeztatu ditu 2022tik. Hamasek "urrats kolonialtzat" jo du erabakia, eta "Palestinako lurraldea arpilatu" nahi izatea egotzi dio Israeli.
AEBk hirugarren petrolio-ontzi bat atxiki du Venezuelan
Bigarren ontzia abordatu ondoren, Venezuelako Gobernuak "pirateria" ekintzatzat jo du gertaera, eta tripulazioaren "bortxazko desagerpena" ere salatu du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 23an, egoera aztertzeko.
130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon
Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.
Gutxienez bederatzi pertsona hil eta hamar zauritu dituzte Johannesburgetik gertu egindako eraso batean
Oraingoz, ez dakite zergatik egin duten erasoa, eta polizia-indarrek "beharrezko baliabide guztiak" bideratu dituzte gertatutakoa argitzeko.
Trumpen gobernuak Epstein auziko artxiboen zati bat kaleratu du
Pederastaren biktimek pozez hartu dute argitalpena, baina informazioa eta artxiboak falta direla salatu. Kaleratutako irudiotan, Bill Clinton presidente ohia ageri da jacuzzi batean.
Ukrainak Errusiarekin hitz egin nahi izatearen "seinale batzuk" jaso dituela azpimarratu du Putinek
Errusia "gatazka bide baketsuan amaitzeko" prest dagoela azpimarratu du, "joan den ekainean Atzerri Ministerioaren aurrean azaldu nituen printzipioetan oinarrituta" eta "gatazka eragin zuten jatorrizko arrazoiak ezabatuz gero".
AEBko Gobernuak Epstein pederastaren artxibo klasifikatuak argitaratuko ditu ostiral honetan, partzialki bada ere
Pasa den azaroan, AEBko Ordezkarien Ganberak Trumpen gobernua Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik ateratzea behartzen duen legea onartu zuen. Lege-testuaren arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da.
Europar Batasunak 90.000 milioi euroko mailegua emango dio Ukrainari, zor bateratuaren bidez finantzatuta
Momentuz, 27 herrialdeetako agintariek ez dituzte aktibo errusiarrak erabiliko Ukraina finantzatzeko.