Milaka israeldar eta 1948ko palestinar bildu dira Tel Aviven, hiri arabiarretan sufritzen duten indarkeria salatzeko
2025ean 252 arabiar israeldar hil zituzten komunitate arabiarretan, aurrekaririk gabeko zifra bat, hein batean, agintari eta polizia israeldarren pasibitatearen edo konplizitatearen ondorioz.
Milaka israeldar eta 1948ko palestinar (arabiar israeldarrak), manifestatu dira larunbat honetan Tel Aviven, Israelen gehiengo arabiarra duten hirietan indarkeria eta krimena geldiarazteko eskatzeko. Polizia zein Gobernua egin dituzte erantzule.
Ekimen arabiar-judu bateratua izan da protesta. Tel Aviveko Arte Museoa dagoen plazatik abiatu eta Habima plazaraino joan dira herritarrak.
Manifestazioaren antolatzaileen artean daude Giza Eskubideen aldeko Medikuak, Bakearen aldeko Borrokalariak edo 'Standing Together' erakundea, besteak beste.
Beltzez jantzita joan dira manifestari asko eta bandera beltzak astindu dituzte. "Krimenaren gerraren amaiera" eskatu dute eta "Polizia eta Gobernua konplizeak" zioten kartelak erakutsi dituzte.
Oihal handi batean "Amaitu abandonua eta krimena! Bizi egin nahi dugu!" leloa erakutsi dute.
Arabiar israeldarrak (edo 48ko palestinarrak) 1948ko gerra arabiar-israeldarraren ondoren gaur egun Israelgo lurralde diren hirietan geratu ziren palestinarrak eta haien ondorengoak dira. Hiri handienak Rahat eta Nazaret dira, eta biztanleriaren % 20 osatzen dute.
2025ean 252 arabiar israeldar hil zituzten komunitate arabiarretan, aurrekaririk gabeko zifra bat, hein batean, agintari eta polizia israeldarren pasibitatearen edo konplizitatearen ondorioz, Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministro supremazista juduaren ardurapean.
Atzo bertan, Israelgo herritar arabiar bat tiroz hil zuten herrialdearen iparraldeko meskita batetik irten ondoren. Urte hasieratik Israelen eraildako 26. pertsona izan zen, eta komunitate arabiarreko 22. pertsona, Haaretz egunkariak partekatutako polizia-zifren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Gutxienez zortzi hildako eta 70 zauritu baino gehiago Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.