AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona kalera atera dira Minneapolisen eta AEBko beste hiri batzuetan, ICEren eta Trumpen kontra

Astebete da agente federalek Alex Pretti erizaina tiroz hil zutela, eta orduan gertatu zen bezala, manifestazioez gain, greba deitu dute protesten deitzaileek. Bruce Springsteenek kontzertua eskaini du, eta irabazitakoa ICEk hildako herritarren familiei emango diela esan du. 

18:00 - 20:00

Milaka lagunek Minnesota estatuko Minneapolis hiriko kaleak hartu dituzte berriro Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuaren (ICE) eta Trumpek immigrazioaren aurka bultzatutako politiken aurka, agente federalek Alex Pretti hil eta astebetera. ICEren agenteek kalean eraildako bigarren pertsona izan zen Pretti; izan ere, 15 egun lehenago, Renee Good hil zuten, hori ere tiroz. Atxilotze zentroetan beste sei pertsona hil dira, ICEk berak onartu duenez.

Manifestariek hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, aldarriak ahotan eta kartelak hartuta, ICE Minnesotatik ateratzeko eskatuz. 

Aurreko ostiralean bezala, protesten deitzaileek greba (lanekoa zein kontsumo arlokoa) deitu dute estatu osoan, eta saltoki asko itxita egon dira ostiralean, CBS News telebista-kateak jakinarazi duenez.

"Minneapolis-Saint Paul metropoliko bizilagunek herrialde osoari erakutsi diote bidea: ICEk izua erabiliz ezarri nahi duen erregimena geldiarazteko, desagerrarazi egin behar dugu. Urtarrilaren 30ean, ostirala, egin bat eskolarik, lanik eta erosketarik gabeko egun nazional batekin", adierazi dute deitzaileek.

ICEren sarekaden ondorioz etxea galtzeko arriskuan daudenei luzamendua eskaintzeko galdegin diote Tim Walz Minnesotako gobernadoreari. Horien hitzetan, migratzaile askok ez dute jada lana topatzen, eta lana duten batzuk ez dira etxetik ateratzen, atxilotuko dituzten beldur. Horrek zaildu egiten du alokairua ordaintzeko dirua biltzea.

Negu gorrian daudenez izoztuta dagoen Bde Maka Ska lakuan ere protesta egin du manifestari talde batek, eta SOS hitza sortu dute euren gorputzekin.

Gainera, First Avenue Minneapolisko kontzertu areto ezagunak antolatuta, kontzertu solidarioa egin dute, eta, besteak beste, Bruce Springsteen aritu da bertan. Bertan bildutako dirua ICEk hildako herritarren familiei emango dietela iragarri dute.

Minneapolis hirian ez ezik, New York, Los Angeles, Atlanta, Columbia, Filadelfia, Milwaukee, Phoenix eta Denver hirietan ere izan dira manifestazioak. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X