Rafahko pasabidea bihar zabalduko dute, Israelen arabera
Gazako Zerrenda eta Egipto lotzen dituen pasabidea gaur irekiko zutela iragarri arren, prozesuaz arduratzen den erakunde militarrak argitu du "atariko prestaketen fase pilotu bat" egiten ari direla, eta palestinarrak ezin direla oraindik bertatik igaro. 16.500 gazatarrek baino gehiagok premiazko osasun arreta behar dute, baina egunero 150 baino ezingo dira bertatik igaro.
Anbulantziak, Egiptoko aldean, mugako pasabidea noiz zabalduko zain. Argazkia: EFE
Gaur zabaldu behar zuten, baina bihar irekiko dute azkenean Rafahko pasabidea. Israeldik igaro gabe Gazako Zerrenda eta kanpoaldea lotzen dituen sarbide bakarra da —Egipto eta Palestinako eremua lotzen ditu—, eta ia bi urtez itxita egon ondoren, gaur berriro irekitzekoa zen Israel.
Benjamin Netanyahu lehen ministroak berak egin zuen iragarpena, su-eten akordioari jarrikiz, baina COGATek (Palestinako lurralde okupatuetan gai zibilak kudeatzen dituen Israelgo erakunde militarra) esan duenez, pasabidean "atariko prestaketen fase pilotua" egiten ari dira, eta, hortaz, palestinarrak ezin dira oraindik bertatik igaro.
COGATek EFEri bidalitako ohar baten arabera, "hasierako fase pilotua Europar Batasunaren Mugako Laguntzarako Misioarekin (EUBAM), Egiptorekin eta nahasitako eragile guztiekin koordinatuta" egiten ari dira.
Gazako Osasun Ministerioaren esanetan, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ez dio oraindik baimenik edo agindurik eman Gazatik atera beharrean dauden gaixoak mugitzeko. Guztira, iturri horren arabera, gaur 150 gazatar (50 gaixo eta 100 bat laguntzaile) atera behar ziren Rafahko pasabidetik. "Beraz, gaur ez da ebakuaziorik egongo, aurreikusitakoaren kontrara", iragarri du Ministerioak.
Berriz ireki, baina oso modu mugatuan
Gauzak horrela, Israelgo iturrien arabera, astelehenean zabalduko dute Rafah. Aurreikuspenak betez gero, egunero 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik , eta 50 bat sartu. COGATen hitzetan, pasabidea igarotzeko behar-beharrezkoa izango da Israelek aldez aurretik segurtasun baimena ematea, eta prozesua Europar Batasunaren misioak ikuskatuko du.
Baimen horiek izanda ere, gazatarrek identifikazio prozesu gehiago igaro beharko dituzte Israelgo Armadaren kontrolpean dagoen eremu batean.
Israelek erasoak areagotu ditu
Donald Trump AEBko presidenteak sustatutako su-etena dago indarrean Gazako Zerrendan, baina Israelek maiz urratu du, atzo bertan azkenekoz. Armadak bonbardaketak egin zituen desplazatuen eraikin eta kanpin-denda batzuen aurka, eta 32 pertsona hil zituen, 7 haur tartean. Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, su-etena indarrean sartu zenetik, 520 gazatar baino gehiago hil ditu Israelek.
Su-etenaren lehen fasean zabalik behar bazuen ere, Rafahko pasabidea itxita mantendu du Israelek 2024ko maiatzetik.
Israelen erasoaldiaren aurretik, Rafah ezinbesteko pasabidea zen Zerrendara merkantziak eta laguntza humanitarioa sartzeko. Hemendik aurrera, premiazko osasun arreta behar duten gaixoak ateratzeko erabiliko dute. MOEren arabera, 16.500 gaixo eta zauritu baino gehiago daude zain.
Bestalde, gaur iragarri dutenaren arabera, Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundea Gazako Zerrendatik atera beharko da otsailaren 28an. Israelgo Gobernuak eman du agindua, eta esan du talde humanitarioak ez diola berarekin lan egiten duten palestinarren zerrenda eman.
Gobernuz kanpoko erakundeak ostiralean adierazi zuen, duda-muda askoren ostean, Israelek eskatutako zerrenda ez ematea erabaki zuela. Tel Avivek ez omen zien "bermerik eman" Palestinako lankide horiek jomugan jarriko ez zituztela. Israelgo Gobernuak erantzun du beharginen zerrenda horiek ez dituztela beste erakunde batzuekin partekatzen: "Barne helburuetarako bakarrik darabiltzagu".
Mugarik Gabeko Medikuek ohartarazi dutenez, erakundea Palestinako lurraldeetatik ateratzeak "ondorio oso kaltegarriak" izango ditu. Negu gorrian dago Gaza, eta Israelen okupazioak eta erasoek are gehiago gordindu dituzte bizi baldintzak. Horren kalkuluen arabera, urritik 500 gazatar hil ditu Israelek, eta osasun zerbitzua "ia deseginda dago". 2023ko urritik, 1.700 osasun langile eta Mugarik Gabeko Mendikuak erakundearen 15 kide erail dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.