Ilargirako misio tripulatua martxora arte atzeratu da, gaurko probetan erregai-ihesa izan eta bertan behera utzi behar izan dutelako
"Misio historiko honi ekiteko prest gaudela uste dugunean egingo dugu jaurtiketa", esan du Jared Isaacman NASAren buruak, eta gaineratu du taldeak datuak "sakon" berrikusiko dituela, "atzemandako arazo guzti-guztiak konponduko" dituela, beharrezko konponketak egingo dituela eta berriz egingo dituela saiakerak.
Artemis II suziria, jaurtitzeko plataforman. Argazkia: NASA
50 urteren ostean Ilargira petsonak bidaltzeko lehen misioa atzeratu egingo du NASAk, gaur egin duten entsegu orokorrean erregai-ihesak atzeman baitituzte. Atzera kontaketan eta suziria jaurtitzeko bost minuturen faltan gelditu egin dute entsegua, Espazio Jaurtiketako Sistemako (SLS) tankeak betetzean, erregai-ihes iraunkorra izan delako.
"Entsegu hau amaituta, ez dugu otsailean jaurtiketarik egingo, goizenez ere, martxora joko du Artemis II ontzia jaurtitzeak", esan du asteartean Jared Isaacman NASAren buruak, X sare sozialean jarritako mezuan.
Azaldu duenez, saiakera orokorrean, ekipoek hidrogeno likidoaren ihes bat hauteman dute erdiko etapako interfazean, tankeak betetzen ziren bitartean; horrek hardwarea berotzeko eta propelente fluxua doitzeko etenaldi bat egitera behartu ditu.
"(...) taldeak 5 minutu inguruko atzera kontaketari ekin dio, harik eta lurreko jaurtiketaren sekuentziadoreak operazioak gelditu duen arte, ihesen tasa handitu delako", zehaztu du NASAko arduradunak.
"Betiko moduan, segurtasuna da gure lehentasun gorena, astronautena, langileena, sistemena eta ikusleena. Lehen esan bezala, "misio historiko honi ekiteko prest gaudela uste dugunean egingo dugu jaurtiketa", esan du Isaacmanek.
Gaineratu duenez, taldeak datuak "sakon" berrikusiko ditu, "atzemandako arazo guzti-guztiak konponduko" ditu, beharrezko konponketak egingo ditu eta berriro saiatuko gara". "Beste entsegu orokor bat egitea da asmoa, eta gero martxoan beste bat egiteko jardutea. Gizarteari eta hedabideei informazio eguneratua ematen jarraituko dugu prestaketek aurrera egin ahala", nabarmendu du.
Jared Isaacmanek azpimarrtau duenez, "hau hasiera baino ez da" eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen "espazio politika nazionalari jarraiki, Ilargirako misioak egiteko helburuz garatuko den Artemis programaren bidea abiarazi du".
Zure interesekoa izan daiteke
Libanok eskatuz gero, Hezbollah-rekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernua argindarraren gaineko BEZa kentzekotan dagoela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.
AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.
Trump Espainiaren ospakizunera batu nahi izan da, baina albo batera utzi dute
AEBko presidente Donald Trump FIFAren buru Gianni Infantinorekin batera igo zen oholtzara, Munduko Kopako garaikurra Espainiako selekzioaren kapitain Rodriri ematera. Agertokia uzteko denbora eman bazioten ere, Trump munduko txapeldunen ospakizunen argazkian ateratzen saiatu zen.