NOBEL SARIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nobel Institutuak adierazi du Machadoren sariaren berri filtratu zela, baina ez du zehaztu nola

"Iragarpena egin baino ordu batzuk lehenago hainbat pertsonak dirutza jokatu zuten apustu-webguneetan, eta, hortaz, ziur esan dezakegu batzuk gai izan zirela iazko erabakiari buruzko informazioa legez kanpo eskuratzeko", adierazi du Institutuak ohar batean.

(Foto de ARCHIVO)

10 December 2025, Norway, Oslo: A picture of Nobel Peace Prize laureate Maria Corina Machado in Oslo City Hall duing the Nobel Peace Prize award ceremony. Due to the circumstances in her home country of Venezuela, the Nobel Peace Prize laureate, Venezuelan oppo
sition leader, Maria, was unable to attend the award ceremony in Norway. Photo: Ole Berg-Rusten/NTB/dpa



10/12/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN

Bakearen Nobel saria emateko ekitaldia, joan den abenduan. Europa Pressen artxiboko argazkia.

Norvegiako Nobel Institutuak astearte honetan baieztatu duenez, ikerketek ondorioztatu dute Maria Corina Machado Venezuelako oposizioaren liderrari 2025eko Bakearen Nobel Saria emango zioten berri legez kanpo filtratu zela, baina ez dute zehaztu nola.

"Iragarpena egin baino ordu batzuk lehenago hainbat pertsonak dirutza jokatu zuten apustu-etxeen webguneetan, eta, hortaz, ziur esan dezakegu batzuk gai izan zirela iazko erabakiari buruzko informazioa legez kanpo eskuratzeko", adierazi du Institutuak ohar batean.

Hainbat adituk Institutuaren informazio-sistemak ikertu ditu, "fisikoak zein domeinu digitalekoak", eta ezin izan dute zehaztu "nola lortu zen informazioa", ezta nork eskuratu zuen ere, "aktore pribaturen bat ala Estaturen bat" izan zen ere ez dakite.

Norvegiako Nobel Institutuak adierazi duenez, "ahulguneak" antzeman ditu bere informazio-sistemetan. Era berean, azpimarratu du Bakearen Nobel Sariak beti erakarri izan duela nazioarteko interesa, "baita asmo onik ez dutenen artean ere".

Hori dela eta, kanpoko mehatxuen aurkako babesa indartzeko "hainbat neurri" hartzea erabaki du, eta azpiegitura digitala berrikusi du.

"Neurri horietako asko iazko filtrazioaren aurretik planifikatu ziren, baina ez ezarri", adierazi du Nobel Institutuak. Azaldu duenez, ezin du ikerketaren, horren emaitzen eta neurri berrien inguruko xehetasun gehiagorik eman, "segurtasun arrazoiengatik".

Kristian Berg Harpviken Nobel Institutuaren zuzendariak joan den asteburuan Norvegiako hedabideei egindako adierazpenetan, baztertu egin zuen filtrazioa Institutuak berak egin izana.

"Dakigun gauza bakarra da saiatu garela argitzen eta ez dugula zorterik izan. Pistei jarraitu eta dena arakatu dugu, oso seguru esan dezaketa ez dela barne-filtrazioa izan" esan dio Harpvikenek Norvegiako NTB agentziari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X