Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Keir Starmerren aholkulari Morgan McSweeney. Argazkia: Europa Press
Erresuma Batuko lehen ministroaren aholkulari Morgan McSweeneyek dimisioa eman du igande honetan, AEBko enbaxadore ohi Peter Mandelsonen izena Epstein eskandaluaren azken dokumentuetan agertu ostean.
"Hausnarketa arduratsu baten ostean, dimititzea erabaki dut", iragarri du McSweeneyk hedabide britainiarrek argitaratutako gutun batean. Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen", gaineratu du.
Mandelson, Europako Merkataritza komisario izandakoa, Epstein auziarekin lotura duelakoan ari dira ikertzen, ustez Eurogunea 2010ean onartzekoa zen 500.000 milioi euroko erreskateari buruzko informazioa bidali ziolako Epsteini.
Epsteinen dokumentuetan ageri denez, Mandelsoni —garai hartan Erresuma Batuko Parlamentuko diputatua zen— 25.000 dolarreko (21.000 euro inguru) hiru ordainketa egin zizkioten, 2003 eta 2004 artean, Epsteinek JP Morgan banketxean zuen kontutik.
Dimisioaren berri izan duenean, Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmerrek eskerrak eman dizkio McSweeneyri Alderdi Laboristari egindako ekarpenagatik: "Neurri handi batean, bere dedikazio, leialtasun eta lidergoari esker, gehiengo izugarria irabazi genuen hauteskundeetan, eta herrialdea aldatzeko aukera eman zigun horrek".
Oposizio kontserbadoreko buru Kimi Badenochek, aldiz, adierazi du dimisioa ez dela nahikoa eta maila goreneko erantzukizunak argitu behar direla. "Keir Starmerrek bere gain hartu behar du bere erabakien erantzukizuna", esan du sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.
Trumpek % 25eko muga-zerga ezarri die Irango ondasunak erosten dituzten herrialdeei
Programa nuklearraren inguruan AEB eta Iran zeharka egiten ari diren negoziazioen ostean etorri da erabakia. Asiako herrialdeak adierazi du "hasiera ona" izan direla elkarrizketak.
Islamabadeko xiiten gurtza leku batean izandako atentatu suizida batek dozenaka hildako eta zauritu utzi ditu
Pakistango Defentsa ministroak jakinarazi duenez, bertan zeuden segurtasun zaindariek aurre egin diote erasotzaileari, baina "tiro eginez eta immolatuz erantzun du". Pakistango agintariek Afganistango talibanei eta Indiari egotzi diete erasoa.
Txinak adierazi du ez duela negoziazio nuklearretan parte hartuko, START III ituna iraungi ostean
Asiako erraldoiak dio bere gaitasun nuklearrak ez daudela Estatu Batuen edo Errusiaren parean. Etxe Zuriak salatu du Txinak nabarmen handitu duela bere ahalmen nuklearra.
Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak
Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.