Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Japoniako lehen ministroa, Sanae Takaichi. Argazkia: EFE
Sanae Takaichi Japoniako lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoak (PLD) nagusitasun handiz irabazi ditu igandeko hauteskunde orokorrak, Behe Ganberako 465 eserlekuetatik 316 eskuratuta.
Proportzio horri esker, bi heren baino gehixeagoko gehiengoa lortu du agintari kontserbadore eta ultranazionalistaren alderdiak, eta horrek bide emango dio haren politikak aurrera ateratzeko. Bakarrik eta nagusitasunez gobernatu ahal izango du, nahiz eta Goi Ganberak ez onartu.
Sanae Takaichiren garaipen handiaz harago, Japoniako hauteskundeek bestelako nobedadeak utzi dituzte. Behin betiko emaitzen zain, zenbaketa ez ofizialak erakutsi du orain arte indar gutxi izan duten bi alderdi hazi egin direla: immigrazioaren aurkako Sanseito alderdiak eta Team Miraik, adimen artifizialaren eta robotikaren garapenaren aldekoak.
Ezusteko handia
Takahiro Anno AA ingeniariak gidatuta, Team Mirai (Etorkizuneko taldea, japonieraz) alderdiak Behe Ganberan ordezkaririk ez izatetik 11 eserleku izatera pasatuko litzateke igandeko hauteskundeen ostean.
Alderdiak etorkizun teknologikoa defendatzen du, robotikara eta adimen artifizialera bideratua, herrialdea jasaten ari den eskulan eskasiaren konponbide gisa. Izan ere, biztanleria zaharreneko munduko herrialdeetako bat da Japonia: 65 urtetik gorakoak populazioaren ia heren bat dira.
Immigrazioaren aurkakoa
Bestalde, immigrazioaren aurkako posizioek pisu handia hartu dute Japonian. Sanseito alderdi ultraeskuindarrak 15 eserleku lortu ditu lehen datuen arabera, orain arte Behe Ganberan zituen bi eserlekuen aurrean. Kontuan hartu behar da, gainera, Sanae Takaichik jarrera kritikoa duela immigrazioaren aurrean.
Sanseito alderdia 2020an sortu zen, Sohei Kamiyak bultzatua. Donald Trump AEBko presidentearen 'America First' mugimenduan oinarritu da. Japoniak azken urteotan izan duen atzerritarren eta turismoaren gorakadaren aurrean nazio-esentziara itzultzea defendatzen du alderdiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.