Gutxienez 10 pertsona hil dira Kanadako eskola batean izandako tiroketa batean
Ustezko erasotzailea hildakoen artean dago. Columbia Britainiarreko agintariek adierazi dutenez, 25 pertsona inguru artatu dituzte bertako osasun zentroan eta beste bi ospitalera eraman dituzte, zauri oso larriekin.
Gutxienez hamar pertsona hil dira, bart, Kanadako ikastetxe batean izandako tiroketan, bertako Poliziako baieztatu duenez.
Tiroketa Columbia Britainiarreko Tumbler Ridge udalerrian gertatu da.
10 hildako horietatik seiren gorpuak eskola barruan aurkitu ditu Poliziak, bi, ondoko etxebizitza batean, eta beste bat ospitalera bidean hil da. Halaber, ustezko erasotzailea hildakoen artean dago.
Horrez gain, 25 pertsona arin zauritu dira eta bertako osasun zentroan artatu dituzte, eta beste batzuk ospitalera eraman dituzte, zauri oso larriekin.
Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.