UKRAINAKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko

Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan. 

(Foto de ARCHIVO)

El presidente de Ucrania, Volodímir Zelenski, durante una rueda de prensa posterior a su reunión con el presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, en el Palacio de la Moncloa, a 18 de noviembre de 2025, en Madrid (España). Durante su visita a España, el presidente ucraniano ha visitado el Congreso de los Diputados y se ha reunido con el Rey y el presidente del Gobierno con la esperanza de reanudar los acuerdos para reforzar la defensa de Ucrania frente a los nuevos ataques rusos centrados especialmente en la infraestructura energética del país.



Fernando Sánchez / Europa Press

18 NOVIEMBRE 2025;SÁNCHEZ;ZELENSKI;MADRID

18/11/2025

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Artxiboko argazkia: Europa Press

Ukrainako gerrari lotuta, atzo eta gaur Genevan elkartu dira Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariak. Hiruko bilera horien amaieran aurrerapenak egin direla iragarri du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoetan. Dena den, oraingoz ez dute su-etenerako akordiorik lortu. 

"Borondate politikoa dagoenerako, militarrek badakite su-etena eta gerraren amaiera nola monitorizatu", azpimarratu du Zelenskik kazetariei bidalitako ahots-mezu batean. Hala ere, azaldu duenez, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan. 

Vladimir Medinski Errusiako delegazio buruak, bere aldetik, negoziazioak "zailak, baina funtsezkoak" izan direla nabarmendu du, TASS albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera. 

RIA Novosti Errusiako agentziaren arabera, Medinskik bere herrialdeko hedabideei esan die hurrengo bilera "laster" egingo dutela.

Ameriketako Estatu Batuen izenean Steve Witkoff Etxe Zuriaren ordezkari bereziak eta Jared Kushner, presidentearen suhiak, parte hartu dute Genevako bilera horietan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X