Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek

Antza denez, presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon ezezaguna bertara sartu denean. Agintarien esanetan, hildako gizonak 20 urte inguru zituen, eta ez dute horren izen-abizenik zabalduko, senideek gertatutakoaren berri izan arte.

trump

Mar-a-Lagon sartu zen gizonak ustez zeraman eskopetaren irudia. APTNren bideo baten pantaila-argazkia

AEBko Zerbitzu Sekretuko kideek Donald Trumpek Florida estatuko Palm Beach herrian duen Mar-a-Lago egoitzaren segurtasun-eremuan "legez kanpo" sartu den gizon armatu bat hil dute igande goizaldean.

Hildako gizonak 20 bat urte zituen, eta ez dute horren izen-abizenik zabalduko, senideek gertatutakoaren berri izan arte. Antza denez, Trumpen egoitza horren atarian topatu dute, arma bat eta erregai-bidoi moduko bat zeramatzala. Palm Beacheko Zerbitzu Sekretuko eta Sheriffaren Bulegoko agenteek aurre egin diote, eta tiroak entzun dira.

Agintariek ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, eta inplikatutako agenteak baja administratiboan egongo dira ikerketa amaitu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X