Merkataritza gatazka

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek %10etik % 15era igoko ditu mundu mailako muga-zergak

Larunbatean iragarri duenez, inportazioei aldi baterako ezarritako muga-zerga globala % 15era igoko du, AEBko Auzitegi Gorenak Trumpek ezarritako muga-zergak legez kanpokotzat jo ostean.

AEBko presidentea
Donald Trump. Artxiboko argazkia: Europa Press

AEBko presidente Donald Trumpek egin duen iragarpenaren arabera, % 10etik % 15era igoko ditu mundu mailako muga-zergak, Auzitegi Gorenak atzo emandako ebazpenari erantzunez.

"Atzo igorritako ebazpen barregarriaren azterketa sakona eta zehatza egin ondoren, % 15era igoko ditut mundu mailako muga-zergak, ehuneko hori guztiz baimenduta baitago", esan du.

Nazioarteko Emergentziazko Botere Ekonomikoen Legeari jarraikiz Trumpek ezarritako muga-zergak dira, hain zuzen ere, atzo AEBko Gorenak baliogabetu zituenak. Trumpek, baina, 1974ko Merkataritza Legearen 122. Sekzioari heldu dio orain, muga-zergak % 15era igo ahal izateko; izan ere, lege horrek dio gehienez % 15eko muga-zergak ezar ditzakeela AEBko presidenteak, 150 egunez.

Behin denbora hori igarota, AEBko Kongresuaren oniritzia beharko du Trumpek gaur iragarritako neurriarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Hasiera batean muga-zergak jarri zituenean salatu zuen gisara, oraingo honetan ere azpimarratu du zerga horiek "urteetan zehar AEBri maula egiten ibili diren herrialdeei" zuzenduta daudela.

Esan bezala, 5 hilabeteko epea du orain, berak esan duen bezala, "muga-zerga berriak ezartzeko", "Amerika inoiz baino handiagoa izan dadin".

Errepublikanoen batasuna eskatu du Trumpek

Bestalde, Gorenak hartutako erabakiaren aurrean eta Georgiako estatuan bizpahiru aste barru hauteskunde garrantzitsuak izango dituztela kontuan izanda, batuta egon daitezela eskatu die errepublikanoei.

"Errepublikanoak oso desleialak dira beren buruarekin", adierazi du Trumpek Truth Social sare sozialean gaur argitaratu duen mezu batean. "Bat egin beharrean gaude, irabazi ahal izateko", erantsi du. Aurretik, baina, gogor kritikatu ditu Goreneko epaile kontserbadoreak.

Zer ekarriko du Gorenaren erabakiak?

AEBko Auzitegi Gorenak kolpe latza eman dio Trumpen gobernuari muga-zergen harira hartutako erabakiarekin. Horrek, ostera, ez du nazioarteko merkatuen segurtasunik eza desagerrarazi.

Muga-zergengatik ordaindutako dirua bueltatzea eskatu ahal izango dute enpresek. 170.000 milioi dolar inguru daude jokoan, baina ez dago batere argi hori berreskuratzerik izango duten ala ez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X