Lau urte Ukrainako gerra hasi zenetik
Errusiar inbasioaren urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte Bilbon eta Iruñean bakea eskatzeko.
Astearte honetan, otsailaren 24an, lau urte bete dira Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuela. Urteurren hori dela eta, NBEko Segurtasun Kontseilua Ukrainako egoera aztertzeko bilduko da, eta bilera horretan estatu kideek gatazkaren bilakaerari eta tokian tokiko egoera humanitarioari buruz dituzten jarrerak azaltzea espero da.
Nazio Batuen Erakundeak Ukrainan duen Giza Eskubideen Ikuskapen Misioak egiaztatutako zifren arabera, 2022ko otsailaren 24tik 15.000 zibil baino gehiago hil dira, horien artean 766 haur, eta 41.000 zauritu baino gehiago, 2.540 adingabe barne. Txostenak gehitzen du 2025 biztanleria zibilarentzat urterik hilgarriena izan zela, gutxienez 2.526 hildako eta 12.162 zauritu izan baitziren, 2024an baino % 31 gehiago.
Testuinguru horretan, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak ohartarazi du "gerra suntsitzailea" gero eta "hilgarriagoa" dela zibilentzat, eta "orbana" dela "gure kontzientzia kolektiboan". "Hori onartezina da", adierazi du, eta "berehalako, erabateko eta baldintzarik gabeko" su-eten baterako deia egin du, bake "justu, iraunkor eta integral" baterako lehen urrats gisa, NBEren Gutunean eta nazioarteko zuzenbidean oinarrituta, eta Ukrainaren independentzia, subiranotasuna eta lurralde-osotasuna errespetatuko dituena.
Bestalde, Europako Parlamentuak ezohiko osoko bilkura egingo du astearte honetan, eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak Ukrainara joan dira Europak herrialdeari emandako babesa azpimarratzeko.
Mobilizazioak Euskal Herrian
Testuinguru honetan, Bilbon, UkraniaSOS – Euskrania elkarteak ekitaldi bat antolatu du 18:00etan gerrak lau urte bete dituela gogoratzeko eta bakea eskatzeko, Elkarbizitza plazan. Iruñean, 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Gaztelu plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk ez du Errusiaren aurkako zigor berririk onartu, ezta Ukrainari laguntza ematea ere, gerraren laugarren urteurrenaren bezperan
Hungariak betoa jarri die bi akordioei, eta baldintza gisa jarri du Ukrainak bere herrialdeari eta Eslovakiari Errusiako petrolioaren fluxua berrezartzea. Eslovakia ere zigor sorta berriaren aurka agertu da. Bien bitartean, Errusiak bere soldaduak omendu ditu Aberriaren Defendatzailearen Egunean.
Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean
Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.
"El Mencho" narkotrafikatzaile eta Jalisco Nueva Generacion kartelaren burua hil dute
Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta zabaldu dute agintariek, hilketa horrek eragindako istiluak direla eta.
Bruselak kontraesanak ikusi ditu muga-zerga berrien eta EBren eta AEBren arteko itunaren artean, eta argibideak eskatu dizkio Trumpi
Bi aldeek abuztuan adostutako itun komertziala errespetatzeko eskatu dio Bruselak AEBri: "Tratu bat tratu bat da".
Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Antza denez, arma bat eta erregai-bidoi bat zeramatzan. AEBko presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon bertara sartu denean.
Alemaniako kantzilerraren alderdiak 14 urteko gutxieneko adina proposatu du sare sozialetan sartzeko
CDUk lege-araudi bat nahi du Alemaniarako zein Europa osorako, plataformetako operadoreek datuen babesa betez, adina egiaztatzeko sistema bat ezar dezaten.
Trumpek %10etik % 15era igoko ditu mundu mailako muga-zergak
Larunbatean iragarri duenez, inportazioei aldi baterako ezarritako muga-zerga globala % 15era igoko du, AEBko Auzitegi Gorenak Trumpek ezarritako muga-zergak legez kanpokotzat jo ostean.
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.