Espainiako Gobernuak astearte honetan desklasifikatuko ditu otsailaren 23ko estatu kolpearen inguruko dokumentuak
45 urte bete dira Antonio Tejerok estatu kolpe saiakera egin zuenetik, eta Sanchez presidenteak herritarrekin duen zor historikoari erantzuna emateko erabakia dela iragarri du, sare sozialetan.
Pedro Sanchez, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
1981eko estatu kolpetik 45 urte betetzen diren honetan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du aipaturiko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatuko dituela biharko Ministroen Kontseiluan.
Herritarrekin duen zor historikoari erantzuna emateko erabakia dela azpimarratu du Espainiako gobernuburuak sare sozialetan.
"Demokraziek beren iragana ezagutu behar dute, etorkizun askeagoa eraikitzeko", gaineratu du gobernuburuak, eta eskerrak eman dizkie "bidea ireki" zutenei.
Otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakeran gaineko dokumentuak, asteazkenetik aurrera ikusgai
Ministroen Kontseiluak biharko bileran onartuko du aipaturiko dokumentuei sekretua kentzeko erabakia, eta neurria biharamunean sartuko da indarrean Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.
Beraz, asteazkenetik aurrera herritarren eskura egongo dira, Moncloaren webgunean, 45 urtez sekretupean izan diren dokumentuak.
Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaileak emango ditu azalpenak biharko Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik