Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Antza denez, arma bat eta erregai-bidoi bat zeramatzan. AEBko presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon bertara sartu denean.
Mar-a-Lagon sartu zen gizonak ustez zeraman eskopetaren irudia. APTNren bideo baten pantaila-argazkia
AEBko Zerbitzu Sekretuko kideek Donald Trumpek Florida estatuko Palm Beach herrian duen Mar-a-Lago egoitzaren segurtasun-eremuan "legez kanpo" sartu den gizon armatu bat hil dute igande goizaldean. Ezezaguna bertara sartu denean Trump ez zegoen bertan.
"AEBko Zerbitzu Sekretuko kideek azkar eta erabakitasunez jokatu dute Trump presidentearen egoitzan arma batekin eta erregai-bidoi batekin sartu den ero bat neutralizatzeko", esan du Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Martinen familia haren bila zebilen larunbat gauean desagertu zenetik.
Tokiko hedabideen arabera, AEBko Zerbitzu Sekretuko eta Palm Beach herriko Sheriffaren Bulegoko agenteek aurre egin diote, eta haien aginduei kasurik egin ez dienez, tiro egin diote.
Dirudienez, arma lurrean uzteko agindu diote gizonari, baina hark gasolinazko bidoia bakarrik utzi du, eta "tiro egiteko modura jarri du eskopeta". Une horretan, agenteek tiro egin dute, egoera kontrolpean hartzeko asmoz.
FBIk bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura, eta segurtasun kameren grabazioak egiaztatzeko eta zerbait "susmagarririk" ikusi badute beraiekin harremanetan jartzeko eskatu diete bizilagunei.
Agintariek ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, eta inplikatutako agenteak baja administratiboan egongo dira ikerketa amaitu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.