Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria ematen dute erasoen emaitzei buruz, eta biktimak ehunka dira dagoeneko.
Pakistango Gobernuak Afganistango hiriburua, Kabul, bonbardatu du, besteak beste, eta Jawaya Asif Pakistango Defentsa ministroak Afganistanekin duena "gerra irekia" dela esan du.
"Pakistanek Afganistango helburuen aurka egindako kontraerasoek aurrera jarraitzen dute. 133 taliban afganiar hil dira, eta 200 baino gehiago, zauritu. Kabulen, Paktian eta Kandaharren helburu militarren aurkako erasoetan askoz ere gehiago izan direla uste dugu", adierazi du Ataula Tarar Pakistango Informazio ministroak sare sozialetan zabaldutako txosten batean.
Tararrek adierazi duenez, Pakistango indarrek "80 tanke, artilleria pieza eta ibilgailu blindatu baino gehiago" suntsitu dituzte, baita 27 taliban postu ere.
Pakistango Gobernuak emandako datuak gorabehera, Zabihula Muyahid Afganistango Gobernuaren bozeramaileak sare sozialetan adierazi du "inor ez" dela zauritu, baina "Pakistango armada koldarrak Kabul, Kandahar eta Paktiako toki batzuk bonbardatu" dituela.
Era berean, Jawaya Asif Pakistango Defentsa ministroak "Indiaren aliatu" bihurtu izana leporatu die talibanei, nahiz eta" Pakistanek afganistandarrekin izandako jokabidea ona izan den": "Gaur egun ere, milioika afganiarrek ateratzen dute bizimodua aurrera gure lurraldean".
"Gure pazientzia agortu egin da. Orain, gerra irekia izango dugu zuekin", aldarrikatu du sareetan egindako argitalpen batean."Gaur, talibanak Pakistani erasotzen saiatu direnean, gure indarrak erantzun erabakigarria ematen ari dira ", gaineratu du.
Afganistango Defentsa Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, mugaren "ekialdera eta hego-ekialdera bonbardaketa gogorrak" egin dituzte, "Paktika, Paktia, Khost, Nangarhar, Kunar eta Nuristan probintzietatik gertu".
Eraso horietan, "55 soldadu pakistandar hil dira eta Pakistanen bi base eta 19 postu" indargabetu dituzte, Afganistango Defentsa Ministerioaren arabera.
Bi herrialdeen arteko tentsioa handia zen une batean iritsi da gerra irekia. Astelehenean, Kabulek Pakistanek asteburuan herrialdearen aurka egindako bonbardaketak salatu zituen Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren aurrean. Eraso horietan hamar zibil baino gehiago hil zituzten, eta Kabulek argudiatu zuen Tehrik-i-Taliban Pakistan (TTP) talde armatuaren eta Estatu Islamikoa talde jihadistaren "kanpamendu eta ezkutaleku terroristak" helburu zituztela, eta Pakistango lurretan berriki izandako eraso suizidei erantzuteko operazioa izan zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehenengo presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.
Frantziako Tourreko datak eta ordutegiak aldatzekotan daude, beroak eragin ditzakeen arriskuak saihesteko
Tenperaturak gero eta altuagoak direla eta gero eta bero-bolada gehiago daudela eta, zalantzan jarri dute udan kirol-ekitaldi handiak egitea, besteak beste, Frantziako Tourra. Ordutegiak edo datak aldatzea eztabaidatzen ari dira.
Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean
Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean, Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte.