Clintonek dio ez zekiela ezer Epsteinen delituei buruz eta ez zuela "ezer txarrik" egin
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, AEBko presidente ohiak telematikoki deklaratu du Jeffrey Epsteinekin zuen harremanaren berri emateko. Kongresuko ikerketa batzorde baten aurrean lekukotza ematera deitu duten AEBko lehen presidente ohia da.
Clinton, Epsteinen artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE (AEBko Justizia Saila)
Bill Clinton AEBko presidente ohiak Kongresuko ikerketa batzorde baten aurrean ostiral honetan adierazi duenez, ez zekien ezer Jeffrey Epstein pederastaren delituen inguruan, baina "ez zuen ezer txarrik egin".
Clinton da Kongresuko ikerketa batzorde baten aurrean lekukotza eman behar izan duen lehen presidente ohia. Epstein kasuaren harira deklaratu behar izan du.
Hillary Clintonen txanda ostegunean izan zen, eta Jeffrey Epstein ez zuela ezagutu berretsi zuen. Bill Clinton senarrak ezin izan du gauza bera esan, 2000ko hamarkadaren hasieran Epsteinen hegazkin pribatuan hainbat bidaia egin zituela onartu baitzuen, baina ukatu egin zuen pedofiloaren delituen berri izan zuela.
Bill eta Hillary Clintonen deklarazioa James Comer Behe Ganberako Gainbegiratze Batzordeko presidenteak deitu zuen, 2019an espetxean hildako pederastarekin dituzten loturak azaltzeko.
Bi demokraten adierazpenak grabatu egin dituzte, eta irudiak geroago argitaratzea espero da.
Hillary Clintonek ukatu egin du Epstein ezagutu izana, baina aitortu du Ghislaine Maxwellekin (20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Epsteinen konplizea izatea egotzita) behin baino gehiagotan egon zela.
Clintondarrek, hasiera batean, uko egin zioten Kongresuaren aurrean lekukotza emateari, baina agintariari men ez egiteagatik akusatuko zituztela mehatxatu ostean, Epsteinekin zituzten harremanak azaltzeko agerraldia onartzea erabaki zuten, eta Hillary Clintonek zuzenean emititzeko erronka jo zien errepublikanoei.
Horien ustez, Donald Trump AEBko presidenteak Epsteinekin zuen harremanaren inguruan arreta desbideratzeko estrategia baten parte da agerraldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.