Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
"Ez dut gogoratzen inoiz Epstein jaunarekin egon izana. Inoiz ez naiz haren hegazkinean ibili, eta inoiz ez ditut haren uhartea, etxebizitzak eta bulegoak bisitatu. Ez dut ezer gehiago esateko". Hitzokin, Hillary Clinton Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) lehen dama izandakoak ukatu egin du Jeffrey Epstein pederasta konbiktua ezagutzen zuela, eta haren delituen berri ere ez zuela ziurtatu du.
AEBko Kongresuan deklaratu du gaur Bill Clinton presidente ohiaren emazteak, Ordezkarien Ganberaren Gainbegiratze Batzordearen aurrean, Epstein auziaren harira. Ateak itxita izan da saioa, baina ondoren bere deklarazioa osorik sare sozialetan argitaratu du Clintonek berak.
Zitatu duen batzordeari leporatu dio —errepublikanoek dute gehiengoa— bere deklarazioarekin fokua eta arreta "desbideratzen" saiatzea, eta Donald Trump presidente estatubatuarraren jokabideak "estaltzea”. Azaldu du ez zuela Epsteinen "jokabide kriminalen berri". "Beste edozein herritar bezala, izututa geratu nintzen krimenen berri izan nuenean".
Lehen dama ohiak "tragedia" eta "eskandalua" hitzak erabili ditu Epstein kasua definitzeko, eta iritzi dio "ikerketa zorrotza" eskatzen duela auziak. Uste du batzordeak ez dituela deitu deklaratzera "benetako inplikatuak". "Aldiz, ni deitu nauzue, jakinda ez dudala ikerketarako baliagarria izango den informaziorik".
Bihar, Bill Clinton senarraren txanda izango da. Hasieran, senar-emazteek uko egin zioten Kongresuaren aurrean deklaratzeari, baina men ez egitearen delitua leporatu ziezaieketela eta, onartu egin zuten Epsteinekin zuten loturari buruzko azalpenak ematea. Ordutik, biek behin eta berriz eskatu dute euren lekukotzak publiko egitea, ezkutatzeko ezer ez omen dutelako.
Presidente ohiak aitortu izan du Epsteinekin hainbat bidaia egin zituela haren hegazkin pribatuan, irabazi asmorik gabeko ekintzekin lotuta. Beti ukatu du pederastaren delituak ezagutzea garai hartan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.