Trumpek bazuen Epsteinen jokabide kriminalen berri eta biktimetako batekin "hainbat ordu" eman zituen
Epsteinen kasuarekin lotuta, orain arte zabaldu gabeko mezu elektronikoak eraman dituzte legelari demokratek AEBko Kongresura, eta Trumpi buruzko informazioa dakarte.
Trump, Epstein ondoan duela, Erresuma Batuko Windsor gazteluko dorre batean proiektatuta. Artxiboko irudia.
Jeffrey Epsteinen kasuarekin lotuta, dokumentu berriak zabaldu dituzte gaur. 2019an espetxean bere buruaz beste egin zuen pederastaren hainbat mezu elektroniko eraman dituzte Kongresura Alderdi Demokratako legelariek, eta horietako batean, Epsteinek zioen Donald Trump AEBko presidenteak bazuela haren jokabideen berri. Zehazki, idatzi zuen Trumpek bazuela "emakumeen kontuaren berri" eta biktimetako batekin "hainbat ordu" igaro zituela.
Informazio hori zabaldu eta berehala, Etxe Zuriko eta Alderdi Errepublikanoko iturriek mezuetan agertzen den biktimaren izena zabaldu dute: Virginia Giuffre, Windsorko Andrew printze ohiak sexu-abusuak egin zizkiola salatu zuen emakumea. Apirilean zendu zen.
Hiru mezutan agertzen da Trumpen izena. 2011koak, 2015ekoak eta 2019koak dira, eta Epsteinen auzia ikertzen ari den batzordeak eskuartean dituen 20.000 artxiboen zati txiki bat baino ez dira. Enpresaburu estatubatuarrari haurren trafikoa eta sexu-abusuak leporatu zizkioten. Epaiketa egin baino lehen hil zen.
Joan den irailean, ikerketa-batzordeak Epsteinek 50 urtebetetzean jasotako mezuak zabaldu zituen, eta, tartean, Trumpek egindako marrazki bat zegoen: emakume baten gorpuaren marrazki baten barruan idatzitako mezua zen. Presidente estatubatuarrak ukatu egin zuen marrazkiaren egilea bera zela, eta ziurtatu zuen Epsteinengandik urrundu egin zela, haren kontrako salaketak zabaldu aurretik.
Oraingoz, Trumpek ez du adierazpenik egin gaur argitaratutako mezuen inguruan. Nolanahi ere, Karoline Leavitt Etxe Zuriko eledunak hedabideei igorritako mezuaren arabera, demokratek "komunikabide liberalei" filtratutako informazio faltsua da, "narratiba okerra" zabaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.