Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Hainbat ibilgailu, Habanan, erregaia hartzeko ilaran. Argazkia: EFE
Estatu Batuetako Gobernuak, asteazken honetan, arindu egin du Kuban ezarria duen petrolio-blokeoa, eta Venezuelako petrolio gordina Karibeko estatuari saltzeko lizentziak eskatzen dituzten enpresei ez die zigorrik aplikatuko, baldintza jakin batzuekin eta sektore pribatuaren bidez.
AEBko Altxor Departamentuak iragarri du lizentziak emango dituela Venezuelako petrolio gordinarekin eta haren eratorriekin Kubara salerosketak egin nahi dituzten enpresek transakzio horiek zigorrik gabe egin ahal izan ditzaten.
OFAC Altxor Departamentuko Atzerriko Aktiboak Kontrolatzeko Bulegoak bere webgunean adierazi du erabaki horrek “Kubako herriari laguntzen dioten” transakzioak ahalbidetuko dituela, uhartera erabilera komertzialerako zein humanitariorako esportazioak barne, betiere Kubako Gobernuak zuzenean parte hartzen ez badu.
Transakzioak onartzeko, Venezuelako petrolio gordina saltzeko eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; besteak beste, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean gordailutzea. Hala ere, AEBkoak ez diren enpresek ere eskatu ahal izango dituzte salbuespen horiek.
Kubak azken hamarkadetako egoerarik zailenetakoa bizi du; izan ere, Washingtonek uhartearen gainean duen blokeoa ez ezik, Donald Trumpen Administrazioak zigor gehigarriak ezarri zizkien uhartea petrolioz hornitzen duten herrialdeei ere (nahiz eta AEBko Auzitegi Gorenak joan den ostiralean emandako epai batek neurri horien gaineko zalantzak piztu dituen).
AEBren Venezuelako esku-hartze militarraren ondoren, Trumpek Caracastik Kubara petrolio gordina eta gasolina bidaltzea blokeatu zuen, eta Kuba funtsezko aliatu horren hornidurarik gabe utzi zuen.
Egoerari aurre egiteko, Kubako Gobernuak larrialdi-plan bat ezarri du: osasungintzako eta garraiobideetako baliabideak gutxieneko zerbitzuetara mugatu ditu, erregaia zorrotz arrazionalizatu du, eta murrizketak ezarri ditu hainbat sektoretan, Hezkuntzan barne.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.