Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.
Donald Trump, Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bere bigarren agintaldiko lorpen ekonomikoak (muga-zergak barne) defendatu ditu, eta immigrazioaren eta demokraten aurka egin du, ia bi ordu iraun duen Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldian.
"Gure nazioa bueltan da, eta handiagoa, hobea eta indartsuagoa da", nabarmendu du Trumpek hitzaldiaren hasieran.
Migrazio politikari lotuta, egoera irregularrean dauden etorkinak kriminalizatu ditu eta bere gobernuaren lehen eginbeharra estatubatuarrak defendatzea dela azpimarratu du. Dena den, ez du AEBko ICE Immigrazio eta Aduana Poliziak azken asteetan hildakoez hitz egin.
"Estatubatuarrak hiltzen ari zara! Alex ez zen kriminal bat ", oihukatu dio Rashida Tlaib kongresistak presidenteari, ICEko agenteek Minnesotan hildako Alex Pretti estatubatuarra gogora ekarriz.
Trumpek bere agintaldiko lorpen ekonomikoak goraipatu ditu, azken inkesten arabera estatubatuarrek hori antzematen ez badituzte ere. Halaber, AEBko Gorenak muga-zergak baliogabetu izana kritikatu du eta era batera edo bestera muga-zerga horiekin jarraitzeko asmoa agertu du.
Nazioarteko politikari dagokionez, AEBk Nicolas Maduro Venezuelako presidentea harrapatu zueneko operazioa eta Estatu Batuek Latinoamerikan duen presentzia goraipatu ditu. Era berean, AEBko eta Irango ordezkaritzak Genevan bildu baino ordu batzuk lehenago, diplomaziaren eta akordioaren aldeko aldarria egin du Trumpek. Bestalde, pasa den asteburuan Mexikoko armadarekin batera egindako operazio batean El Mencho hil izanaren meritua bere gain hartu du presidente estatubatuarrak.
107 minutu iraun duen hitzaldian, agintera itzuli aurretik krisian zegoen nazioa biziberritu duela azpimarratu du Trumpek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.