Ali Jamenei, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, erasoetan hil den "zantzu asko" daudela esan du Netanyahuk
"Jameneik bizirik jarraitzen ez duen zantzu asko daude", ziurtatu du Israelgo lehen ministroak, AEBek eta Israelek Irango Errepublika Islamikoaren aurka larunbat honetan egindako erasoen ostean.
Ali Jamenei aiatola, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, AEBk eta Israelek larunbat honetan egindako erasoetan hil den zantzu asko daudela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.
"Jameneik bizirik jarraitzen ez duela adierazten duten zantzu asko daude", esan du Israelgo lehen ministroak Israelgo herritarrei zuzendutako adierazpen batean. Azaldu duenez, hasierako erasoaren helburua Irango buruzagi gorena zegoen tokia izan da. "Israel suntsitzeko plana ez da existitzen jada. Eta tiranoak existitzeari utzi diola adierazten duten zantzuak ugaritzen ari dira", azpimarratu du Netanyahuk.
Israelgo lehen ministroak "tiranotzat" jo du Jamenei, "terrorismoa" mundu osoan zehar sustatzea eta Israel suntsitzeko planen atzean egotea egotzita. Israelgo lehen ministroak azpimarratu duenez, asmo horiek erabat zapuztu dituzte AEBrekin eskuz esku egindako erasoekin.
Larunbat honetako erasoan Irango programa nuklearrean zerikusia duten "buruzagi nagusietako batzuk" hil dituzte, Netanyahuren hitzetan. Halaber, Tel Avivek "erregimenaren hainbat helbururi" erasotzen jarraituko duela adierazi du.
Irango herritarrei igorritako mezu batean adierazi duenez, erregimena erorarazteko "aukera" handia dago, eta "bere unea" izango du kaleetara ateratzeko eta Errepublika Islamikoa boteretik kentzeko "lana amaitzeko".
Israelgo Armadak iragarri du Irango erregimeneko zazpi goi-kargudun hil dituztela, tartean Aziz Nasirzadeh Defentsa ministroa eta Mohamed Pakpur Guardia Iraultzaileko komandantea.
Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak adierazi du balitekeela Jamenei hil egin izana: "Zuzena dela uste dugu", adierazi du agintariak NBC News telebista katean, Irango buruzagiaren ustezko heriotzaren inguruan galdetu diotenean.
Trumpek adierazi duenez, "Irango buruzagi asko" Israelekin batera egindako erasoan hil dira. Nabarmendu duenez, AEBk eta Israelek Iranen aurka egindako erasoa "oso ondo doa2, eta ekintza armatua denboran luzatu daitekeela gaineratu du. "Nahi adina denbora, egia esan".
"Luza dezaket eta guztiaren kontrola hartu, edo bizpahiru egunetan amaitu eta irandarrei esan: 'Urte batzuk barru ikusiko dugu elkar berriz ere, programa nuklearrak eta misilak dagokion moduan lantzen hasten badira'", gaineratu du.
AEBk Irango instalazio militarren aurka egin du eraso, eta Israel, berriz, Irango erregimeneko botere guneei erasotzen ari da.
Testuinguru horretan, Jameneiren gertukoek diote bizirik dagoela, eta AEBk eta Israelek egindako eraso masiboari erantzuna zuzentzen ari dela, Tasnim eta Fars Irango albiste agentziak zabaldu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuzko itsasartea, jomugan, Iranen aurkako erasoen ostean
Munduko erregai-bide komertzial nagusietako bat da, eta, bertatik, munduko petrolio- eta gas-ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute. Egunero, batez beste 144 itsasontzi igarotzen dira bertatik.
200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen
Teheranek 85era igo du Minabeko ikastetxean hildakoen kopurua, eta Israelen eta AEBren arteko erasoaldi bateratua “ekintza barbaroa” dela esan du.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Erasoa izan denean, 170 ikasle zeuden ikastetxean; beraz, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira.
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Kaja Kallasen hitzetan, Teheran “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”, eta Sanchezek tentsioa apaltzeko eta elkarrizketei ekiteko eskatu du.
Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen, AEBk eta Israelek Irani eraso ostean
Misilen aurkako alerta-sistema hiriko hainbat lekutan aktibatu dute, errepresalien beldur. Agintariek, berriz, babeslekuetan egoteko eskatu diete herritarrei, eskualdeko tentsioa areagotu egin baita.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Iranen erakunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.