Luizia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

250 pertsona hil dira astebete baino gutxiagoan Kongoko Errepublika Demokratikoko meategi batean

Martxoaren 3an, 200 pertsona baino gehiago hil ziren lur-jausi batek harrapatuta; gaur, beste luizi batek gutxienez 40 biktima eragin ditu. Rubayako meategian hilabete pasatxoan gertatutako hirugarren luizia da gaurkoa, eta larriena urtarrilaren 28koa izan zen, 400 pertsonatik gora hil baitziren orduan.

rubaya

Gutxienez 40 pertsona hil dira larunbat honetan Kongoko Errepublika Demokratikoan, Rubaya meategian, Masisin (Kivu iparraldea), izandako luizi batean. Duela lau egun, martxoaren 3an, gutxienez 200 lagun hil ziren meategi berean.

Gakombeko aztarnategian gertatu da lur-jausia, eta meategiko hainbat putzu eta Gatabi herrixkako zenbait etxebizitza kaltetu dira, Actualite albiste atariak jakinarazi duenez. Bertako bizilagunek eta langileek erreskate lanak hasi dituzte berehala, biktimak bilatze aldera.

Rubayako meategian hilabete pasatxoan gertatutako hirugarren luizia izan da gaurkoa; guztietan larriena urtarrilaren 28koa izan zen, 400 pertsona baino gehiago hil baitziren orduan. 2025eko ekainean ere lur-jausi handia izan zen bertan, eta 700 biktima eragin zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X