Kuba "azkenetan" dago, Trumpen hitzetan
Dena den, AEBko presidenteak adierazi du Habanarekin negoziatzen ari dela.
AEBko presidente Donald Trumpen hitzetan, Kuba "azkenetan" dago, baina Habanarekin negoziatzen ari da.
"Kubaren gaur egungo bizitza amaitzen ari da. Bizitza berri bat izango du, askoz hobea, baina egungo bizimodua bukatuko zaio", adierazi du Miamiko goi bileran.
Halaber, Trumpek ziurtatu du "gogo biziz" hartuko duela Kubara iritsiko den aldaketa, orain begirada guztiak Irango gerran baditu ere.
Bai bera, bai AEBko Estatu idazkari Marco Rubio, Kubako Gobernuarekin negoziatzen ari direla erantsi du.
"50 urte daramatzat Kubari buruzko kontuak entzuten, haurra nintzenetik", esan du.
AEBk Nicolas Maduro atxilotu zuenetik, Kubak ez du Venezuelako petroliorik jaso; izan ere, Trumpek iragarri zuen muga-zergak igoko zizkiola Kuba petrolioz hornitzen zuen edozeini. Blokeo horrek nabarmen okertu du Kubako krisi soziala eta ekonomikoa.
Miamin egiten ari diren goi bileran, Trump ez ezik, Argentinako, Costa Ricako, Dominikar Errepublikako, Ekuadorko, El Salvadorko, Hondurasko, Panamako, Paraguaiko eta Trinidad eta Tobagoko presidenteak ere ari dira parte hartzen.
Datorren asteazkenean kargua hartuko duen Txileko presidente hautatua ere bertan da.
Delcy Rodriguez presidentetzat aitortu du Trumpek
Bestalde, gaur egin duen hitzaldian, Trumpek onartu du Delcy Rodriguez Venezuelako Gobernuko presidentetzat aitortu duela aste honetan, bi herrialdeen arteko elkarrizketa diplomatikoei berriro helduta.
"Pozez diot Venezuelako Gobernua formalki aitortu dugula", adierazi du eskuin-muturreko hamaika buruzagiren aurrean egin duen hitzaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.