Nazioarteko egoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEB merkatuan esku hartzea aztertzen ari da petrolioaren eta gasaren prezioen gorakada gelditzeko

Petrolioaren eta gasaren prezioek gora egin dute azken egunotan, larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia hasi ostean.

petroleo petrolioa

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernua merkatuan esku hartzea aztertzen ari da, Irango gatazkaren ondorioz energiaren prezioak izan duen igoera gelditzeko, CNBCk zabaldu duenaren arabera.

Petrolioaren eta gasaren prezioek gora egin dute azken egunotan, larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia hasi ostean.

Gatazkaren ondorioz, merkatua beldur da Ormuzko itsasartean hornidura-fluxua etengo ote den.

Ostiral honetan, Brent petrolio upela (Europan erreferentzia dena) % 0,57 jaitsi da, 84,95 dolarreraino. West Texas Intermediate (AEBn erreferentzia dena), berriz, % 0,68 jaitsi da, 80,46 dolarreraino.

Informazio horren arabera, Etxe Zuriko goi-funtzionario batek esan du AEBko Altxorraren Departamentuak energiaren prezioen igoerari aurre egiteko neurriak iragarriko dituela, eta ez da baztertzen petrolioaren etorkizuneko merkatuan esku hartzea.

"Balizko neurriak ezohiko saiakera bat ekarriko luke Washingtonen aldetik, petrolioaren hornidura fisikoen ordez merkatu finantzarioen bidez energiaren prezioei eragiteko", berri horren egileen esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Kimmel Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Jimmy Kimmel kaleratzea eskatu du, Etxe Zuriari buruz egindako parodiagatik

Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu. 

Sicialia ontzia Global Sumud Flotilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Siziliatik 50 ontzitik gora itsasoratuta, Gazara bidean da Global Sumud Flotillaren misiorik handiena

Global Sumud Flotillak orain arte koordinatutako itsas mobilizazio zibil handiena dago martxan, eta eurekin doaz Open Arms erreskate-ontzia eta Greenpeacen Arctic Sunrise ontzia ere. "Horiek gure ondoan egoteak misioaren gaitasun operatiboa indartzen du eta erakusten du Israelen legez kanpoko blokeoari aurre egiteko eta sarbide humanitario segurua bermatzeko ahaleginen inguruko adostasun globala gero eta handiagoa dela", azpimarratu du Global Sumud Flotillak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X