Iranek gaur "eraso oso gogorra" jasoko duela esan du Trumpek
Irango Atzerri ministro Seyed Abbas Araghchik AEBko presidenteari erantzun dio "Irango indar armatuak erantzuteko prest" daudela, erasoaldia areagotzea badu helburu.
Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, Iranek "eraso oso gogorra" jasoko du gaur, larunbata, eta Israelekin batera egiten ari diren erasoak herrialdeko beste eremu batzuetara zabaltzea aztertzen ari da. Dena dela, ez du horren inguruko xehetasunik eman.
"Gaur Iranek oso eraso gogorra jasoko du. Iranen jokabide txarra dela eta, serio azterten ari gara eremu zabalagoak erabat suntsitzea eta orain arte helburutzat jo ez ditugun pertsonak hiltzea", esan du Trumpek sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Masud Pezeshkian Irango presidenteak ostiralean iragarri zuen bere herrialdeak inguruko herrialdeen aurkako erasoak etetea erabaki duela, horiek eraso egin ezean.
"Liderren Kontseiluak inguruko herrialdeen aurkako erasoak etetea erabaki du, Irani lurralde horietatik eraso egiten ez badiote", iragarri zuen ostiralean, Irango telebistak zabaldutako mezu batean.
"Iranek barkamena eskatu du, eta Ekialde Hurbileko bizilagunen aurrean amore eman du, eta ez diela gehiago erasoko agindu die", esan du Trumpek.
AEBko presidenteak "AEBren eta Israelen eraso zorrotzei" egotzi die ustezko errendizio hori; izan ere, larunbatean hasi zuten Irango Islamiar Errepublikaren aurkako erasoaldia, eta, besteak beste, Ali Khamenei hil zuten, 1989tik agintean zegoen aiatola.
Trumpen hitzetan, "Iran Ekialde Hurbileko galtzailea da", eta "gaur eraso oso gogorra jasoko du".
"Iranen jokabide txarra dela eta, oso serio aztertzen ari gara eremu zabalagoak erabat suntsitzea eta orain arte helburutzat jo ez ditugun pertsonak hiltzea", ohartarazi du.
Errepublikanoak amore emate gisa interpretatu du Iranek inguruko herrialdeei barkamena eskatu izana: "Iranek barkamena eskatu du, eta Ekialde Hurbileko bizilagunen aurrean amore eman du, eta ez diela gehiago eraso egingo agindu die. Promesa hori estatubatuarren eta israeldarren eraso zorrotzen ondorioz lortu da bakarrik. Ekialde Hurbila kontrolatu eta gobernatu nahi zuten. Milaka urtean lehen aldiz atera da galtzaile Iran Ekialde Hurbilean bizilagun dituen herrialdeen aurrean. Herrialde horiek esan dute: 'Eskerrik asko, Trump presidentea'. Eta nik erantzun: 'Ez horregatik'. IRAN JADA EZ DA EKIALDE HURBILEKO HARROPUTZA, GALTZAILEA baizik, eta hala izaten jarraituko du hainbat hamarkadatan, amore eman arte edo, ziurrago, erabat gainezka egin arte".
Iranek AEBri ohartarazi dio erasoak areagotu ditzakeela
Irango Atzerri ministro Seyed Abbas Araghchik esan du Iran prest dagoela erasoaldiak baretzeko, baldin eta AEBk gertuko herrialdeak irandarrei eraso egiteko erabiltzen ez baditu.
Alabaina, X sare sozialean argitaratutako mezu batean, nabarmendu du AEBk erasoak areagotu nahi baditu, Irango indar armatuak erantzuteko prest daudela.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.