AEB-Iran

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Irango buruzagi goren berriari ohartarazi dio ez duela "luze iraungo" AEBren onespenik gabe

"Ziurtatu nahi dugu ni hemen ez nagoenean AEB ez dela hamar urtetik behin Iranengatik arduratuko", esan du AEBko presidenteak.

AEBKO PRESIDENTEA

AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: Europa Press

AEBko presidente Donald Trumpek ohartarazi duenez, Irango buruzagi nagusi berria izango denak "ez du asko iraungo" AEBren oniritzia lortu ezean.

"Gure onespena jaso beharko du. Hori gertatzen ez bada, ez du luze iraungo", esan du Trumpek ABC telebista kate estatubatuarrean, Irango klerikoek Ali Khamenei aiatola zenaren oinordekoa nor izango den erabaki duten egunean.

"Ziurtatu nahi dugu ni hemen ez nagoenean AEB ez dela hamar urtetik behin Iranengatik kezkatu beharko", esan du AEBko presidenteak.

Egunotan aurreratu duen bezala, prest legoke Khameneirekin lotutako hautagai bat onartzeko, "lider ona baldin bada", "eta horretarako gai diren pertsona asko daude", gaineratu du Trumpek. Dena den, Israelek buruzagi gorena hil zuen egunean, AEBk aurreratu zuen "aiatola izateko hautagai egokiak diren hainbat lider" ere hil zirela erasoetan.

Khameneiren oinordekotzarako kinieletan, besteak beste, Mojtaba semea, Asghar Hijazi, Ali Lariyani eta Sadiq Lariyani aholkulariak eta Hassan Khomeini (Irango Islamiar Errepublikaren sortzailea izan zen Ruhola Khomeiniren biloba) zeuden.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X