Ekialde Hurbila

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Honelakoa da Mojtaba Khamenei Irango lider goren berria: erlijiosoa, luxuaren zalea eta krudela disidentziarekin

Ali Khameniren bigarren semea izendatu izanak ateak itxi dizkio irekiera aukerari.

AME2098. BOGOTÁ (COLOMBIA), 08/03/2026.- Fotografía tomada a través de rastreo de redes de Mojtaba Jameneí, hijo del fallecido ayatolá, Ali Jameneí, quién fue elegido como líder supremo de Irán, informó este domingo en la noche la agencia IRNA. EFE/ Rastreo de Redes /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Mojtaba Khamenei, Irango lider goren berria. Argazkia: EFE

Mojtaba Khameneik, Ali Khamenei zenaren semeak, hartu du Irango agintea, urte luzez bere aitaren inguruan eragin handia modu diskretuan izan ondoren eta Irango Guardia Iraultzailearekin harreman estuak landuta. Agintera une kritikoan iritsi da: Estatu Batuak eta Israel herrialdea bonbardatzen ari diren bitartean. Eraso horien helburua Gobernua aldaraztea da, eta Irango lider goren berria hori ekiditera etorri da.

Irango goi agintari berriak 56 urte ditu eta Ali Khameneiren bigarren semea da. Apirilaren 28ko bere familiaren aurkako bonbardaketaren ondoren izendatu dute. Eraso horretan hil ziren Ali Khamenei bera, haren emaztea —Mojtabaren ama— eta Mojtabaren ahizpetako bat.

Irango buruzagi goren berria ez da inoiz hauteskundeetara aurkeztu. Estamentu klerikalaren barruan hojatoleslama da —maila ertaineko erlijiosoa—, eta ez aiatola. Hala ere, bere aita ere ez zen aiatola 1989an herrialdeko buruzagi nagusi bihurtu zenean; legea aldatu zuten bera izendatzea ahalbidetzeko.

Azken urteetan, sarri aipatu dute Mojtaba Khameneiren izena Ali Khameneiren ondorengo posible gisa. Khamenei aita Irango presidente izan zen zortzi urtez Errepublika Islamikoaren sortzailearen, Ruhollah Khomeini aiatolaren agindupean, herrialdeko kargu gorena hartu aurretik; kargu hori 36 urtez izan du.

Mojtaba Khameneik berak ez du inoiz publikoki hitz egin aita ordezkatzeko aukeraz. Haren izendapenak, gainera, mesfidantza piztu dezake, dinastia baten itxura hartu lezakeelako; horrek 1979ko Iraultza Islamikoak eraitsitako Pahlavi dinastia ekarriko luke gogora. Orain arte profil diskretua izan du: ez du hitzaldi publikorik eman, ezta sermoirik ere. Irandar askok ez dute bere ahotsa inoiz entzun ere egin.

Analisten arabera, Mojtaba Khameneiren izendapenak atea ixten dio edozein irekitze politikori, eta nekez aurkituko da Estatu Batuekin negoziazio bidezko irtenbide bat, epe laburrean behintzat.

Gaztetatik izan du harremana Guardia Iraultzailearekin. Adar militar horretako Habib batailoian aritu zen, eta 1980ko hamarkadan Iraken aurkako gerran parte hartu zuen. Garai hartako hainbat kidek gaur egun kargu garrantzitsuak dituzte segurtasun eta inteligentzia aparatuan.

Mendebaldeko hedabideen arabera, Mojtaba Khameneik milaka milioi dolar eta luxuzko ondasunak ditu hainbat herrialdetan. Atzerritik eta Irango oposizio erreformistak behin baino gehiagotan salatu du disidentziaren aurkako errepresio bortitzean parte hartu izana, hauteskundeak manipulatzea eta Basij indar paramilitarra erabiltzea 2009ko protestetan manifestari baketsuen aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Honela zabaldu da Iranen aurkako gerra: Zein herrialdetan du eragina?

Israelek eta AEBk otsailaren 28an Irani egindako erasoaldi militarrak eta ondoren errepublika islamiarrak Ekialde Hurbileko 16 herrialderi eman zien erantzuna. Iranek 1.200 hildako eta 12.000 zauritu zenbatu ditu dagoeneko, eta Libanon 400 hildako baino gehiago izan dira. Persiako Golkoko 14 herrialdek Jameneiren erregimenaren erasoak salatu dituzte. Alde honetako hildakoen kopurua berrogeialdira iritsiko litzateke, zortzi soldadu estatubatuarrekin.

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X