EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel

"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.

israel líbano

Libanoko hegoaldean "inbasio masiboa" egiteko asmoa du Israelek, Hezbollah Iranen aldeko milizia xiita desagerrarazi nahi duelako, Axios atariak gaur argitaratu duenaren arabera.

Aipatu iturriak esan duenez, Israelen asmoa da Litani ibaiaren hegoaldeko eremu guztiaz jabetzea, eta hori gertatuz gero, 2006tik —Israelen eta Libanoren arteko bigarren gerra gertatu zenetik— bertan izan den lurreko inbasiorik handiena izango litzateke.

"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.

Horren esanetan, Iranek babestutako eta finantzatutako milizia libanoarrek asteazken gauean Israelen aurka erasoa egin ondotik hartu zuen Netanyahuren gobernuak erabakia. Erasoak ez zuen hildakorik eragin; bai, ordea, kalte larriak.

Atzotik, Israelgo Armada errefortzuak bidaltzen ari da iparraldeko mugara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X