Albiste da
Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako

AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER

Ormuzko itsasartea. Argazkia: EFE

Donald Trumpek asteburuan egindako ohartarazpenen ondoren, NATOk astelehen honetan gogorarazi du Europako aliatu batzuek jada laguntza eskaini dutela Ormuzko itsasartea desblokeatzen saiatzeko. Adierazpen ofizial horiek, hala ere, ez datoz bat Javier Colomina NATOko ordezkariak esandakoarekin. NATOko hegoaldeko herrialdeen ordezkari den idazkari nagusiaren arabera, “NATOk ez du zertan gatazkan parterik hartu”.

Era ofizialean, erakundearen bozeramaile batek talka saihestu du: “Aliatuek dagoeneko urrats bat eman dute Mediterraneoan segurtasun gehiago eskaintzeko. Badakigu aliatu batzuk banaka Estatu Batuekin eta beste batzuekin hitz egiten ari direla, zer egin dezaketen aztertzeko, baita Ormuzko segurtasunari dagokionez ere”.

Aliantzaren erreakzioa Trumpek igande honetan adierazitakoaren ondoren iritsi da. AEBko presidenteak esan zuen NATOk “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuak ez badira Ormuz berriro irekitzeko elkarlanean aritzen. Izan ere, itsasarte hori petrolioaren nazioarteko merkataritzarako gune estrategikoa da, eta Irango armadak blokeatuta dauka, Washingtonek eta Israelek iragan otsailaren 28an Iranen aurka abiarazitako erasoaldiaren erantzun gisa.

NATOren baitan, halere, bestelako iritziak ere agertu dira; hala nola Javier Colominarena. NATOko hegoladeko herrialdeen ordezkari berezi eta Gai Politikoetarako eta Segurtasun Politikarako idazkari nagusiaren ondokoak adierazi du NATOk ez duela zertan "parte hartu gatazkan, gaur-gaurkoz”.

Bien bitartean, Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmerrek astelehen honetan adierazi du nazioarteko eragileekin —tartean, Europako bazkideekin— “plan kolektibo” bat lantzen ari direla, nabigazio-askatasuna “ahalik eta azkarren” berrezartzeko, eta horrela Iraneko gerrak eragindako “ondorio ekonomikoak arintzeko”.

Europar Batasuna ere irtenbide bat bilatzeko lanean ari da, lehentasunezkotzat jotzen baitu. EBko Atzerri ministroak astelehen honetan aztertzen ari dira nola mantendu irekita Ormuzko itsasartea; haietako askok azpimarratu dute horretarako garrantzitsua dela “gerra amaitzea”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X