Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak deitoratu egin ditu AEBk irlako administrazioaren kontra "publikoki" eta "ia egunero" egiten dituen mehatxuak Kubaren "ordena konstituzionala indarrez eraisteko". Presidenteak gogorarazi duenez, Kubak sei hamarkada baino gehiago daramatza AEBren blokeoaren pisua pairatzen, baina, hala eta guztiz ere, ziurtatu du kubatarrek eutsi egingo diotela.
"AEBk publikoki mehatxatzen du Kuba, ia egunero, ordena konstituzionala indarrez eraistsiko duela esaten du eta. Eta aitzakia amorragarria jartzen dute, gainera: gure ekonomiaren mugak, eurek erasotako eta sei hamarkadaz bakartu nahi izan duten ekonomia ahulduaren mugak", hain zuzen ere.
Ildo horretan, Diaz-Canelek esan duenez, "herrialdearen, bere baliabideen, jabetzen eta ekonomiaren beraren jabe egiteko planak iragartzen" dituzte, "bestela azaldu ezin" den "herri baten aurkako zigor kolektibo gisa aplikatzen den gerra ekonomiko basatia" justifikatzeko.
Hori dela eta, Kubako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko lehen idazkari ere badenak ohartarazi duenez, "eszenatoki okerrenaren aurrean ere, kanpoko edozein erasotzailek parez pare topatuko du uhartearen erresistentzia menderaezina".
Habanak enpresa estatubatuarrekin harreman komertzial "jarraituak" hasteko prest dagoela iragarri ondoren Marco Rubio Estatu Batuetako Estatu idazkariak Kubak bere politika ekonomikoan "aldaketa zorrotzak" egin behar dituela esan eta ordu batzuetara iritsi dira Canelen hitzak.
Rubiok Donald Trump AEBko presidentearekin batera Bulego Obalean egindako adierazpenetan esan zuenez, Kubak iragarritako aldaketak "ez dira nahikoak eta ez dute arazoa konpontzen".
Donald Trumpek "huts egindako estatu" gisa kalifikatu du Kuba, eta Habanako agintariekin akordio bat behartzeko edo, bestela, nazio horretan esku-hartze bat gauzatzeko, "Kuba hartzeko edo askatzeko ohorea" izango den gizon gisa aurkeztu zuen bere burua.
Handiki errepublikanoak Kubarekin "harremanetan" dagoela adierazi zuen igandean, uharteak "akordio batera iritsi nahi" duela gehituz, baina zehaztu zuen AEBk baduela lanik hori baino lehen, Iran aipatuz.
NBE, erregai-eskasiaren eraginaz kezkatuta
Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoak (OCHA) asteartean adierazi zuenez, "kezkatuta" dago erregai-eskasiak "Kubako biztanleek funtsezko zerbitzuak eskuratzeko" duen eraginagatik, bai eta astelehenean herrialde osoan izandako itzalaldiagatik ere.
"Horrek agerian uzten du krisi energetikoak zein neurritaraino egiten dien kalte Kubako herritarrei zerbitzu oinarrizkoenak eskuratzeko" zehaztu du, eta ohartarazi du bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen baita".
Ildo horretan, nabarmendu duenez, "agintariek jakinarazi dute otsailean 50.000 kirurgia egin gabe geratu zirela, argindarrik ez zegoelako". Gaineratu duenez, "NBEk eta bere kideek ase gabeko beharrak dituztenei laguntzen jarraitzen dute", baina "erregai eskasiak" operazio horiek mugatzen dituela dio.
Azaldu dutenez, "hornidura humanitarioak dituzten dozenaka edukiontzi daude gaur egun Habanako portuan, eta datozen egunetan gehiago bidaltzea espero da, baina, erregai-eskasiak moteldu eta garestitu egiten du laguntza behar dutenengana iristea".
"Komunitate humanitarioak estatu kideei eskatzen die beren ekarpen humanitarioak handitu ditzatela eta bermatu dezatela laguntza erraz eta oztoporik gabe ematen dela", adierazi du OCHAk.
Zure interesekoa izan daiteke
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.