EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du

Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani, "herrialde anaiak" direlako, "musulmanen zatiketa saihesteko". Helburu horrekin, bitartekari izateko borondatea agertu du Khameneik.

El líder supremo de Irán, Mojtaba Jamenei

Irango buruzagi gorena, Mojtaba Khamenei. Artxiboko argazkia: Europa Press

Iranek Oman eta Turkiaren aurkako erasoetan parte hartu izana ukatu du gaur Mojtaba Khamenei Irango buruzagi gorenak. Testuinguru horretan, Khameneik esan du ekintza armatu horiek Tel Aviven “bandera faltsuko operazioak” direla, Ekialde Hurbileko gerraren testuinguruan.

“Etsai sionistaren tranpa bat da, bandera faltsuko operazioen taktika baliatuta Islamiar Errepublikaren eta haren bizilagunen arteko banaketa sortzeko, eta beste herrialde batzuetan ere gerta liteke", gaineratu du Irango buruzagi gorenak, Teheranek Doharekin eta Ankararekin dituen "harreman onak" nabarmendu ostean.

Khameneiren arabera, "Iranen frontea Israelen eta AEBren pentsamolde ziztrin eta zekena baino askoz handiagoa da". Ildo horretatik, herrikideen batasunerako deia egin du. "Zuon artean sortu den batasun bereziaren ondorioz, herrikideak, jatorri erlijioso, intelektual, kultural eta politikoetan dauden desberdintasun guztiekin, haustura jazo da gure etsaiaren baitan", esan du.

Testuinguru horretan, Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani, "herrialde anaiak" direlako, "musulmanen zatiketa saihesteko". Helburu horrekin, bitartekari izateko borondatea agertu du Khameneik IRIB irrati katean islamiar komunitateari eskainitako hitzaldian, ramadanari amaiera eman dion jardunaldian. 

"Beharrezkoak diren neurriak hartzeko prest nago", esan du Irango buruzagi gorenak, bi herrialdeetako agintariek musulmanen jaiaren amaieraren harira behin-behineko su-eten bat adostu ostean.

Era berean, “barneko zein kanpoko etsaiei segurtasuna kendu” behar zaiela azpimarratu du Khameneik, Israelek Teheranen eginiko eraso batean Esmail Khatib Inteligentzia ministroa hil ostean.

Mojtaba Khamenei martxoaren 8an izendatu zuten Irango buruzagi goren, bere aita, Ali Khamenei, ordezkatzeko; izan ere, otsailaren 28an hil zuten AEBk eta Israelek. Ordutik, ez da Mojtaba Khameneiren grabaziorik edo irudirik zabaldu, eta bere mezuak idatzizko komunikatuen bidez hedatu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X