EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk 

Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.

FOTODELDIA ARAD (ISRAEL), 22/03/2026.- Captura de video del primer ministro israelí, Benjamín Netanyahu, en declaraciones este domingo a un seleccionado grupo de periodistas en una visita con grandes medidas de seguridad a Arad, localidad del sur de Israel que este sábado noche sufrió un impacto de un misil iraní que dejó más de 60 heridos, entre ellos 10 graves, donde afirmó que "es hora de que los líderes del resto de los países se sumen" a la ofensiva de Israel y Estados Unidos contra Irán. EFE/Oficina del Primer Ministro de Israel -SÓLO USO EDITORIAL/SOLO USO PERMITIDO PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE APARECE EN EL PIE DE FOTO (CRÉDITO OBLIGATORIO)-

Netanyahu gaur Araden, atzoko erasoen kalteak ikusten. Argazkia: EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio nazioarteari igande honetan. Herritar zibilen aurkako erasoak egitea, leku sakratuei erasotzea, nazioarteari Ormuzko itsasartea blokeatuta "xantaia" egitea eta armen artean irismen luzeko misilak izatea leporatu dio Irani.

"Iran mundu osoa arriskuan jartzen ari dela frogatzen duten datuak nahi badituzte, azken 48 orduei erreparatzea dute", adierazi du Netanyahuk Arad hirira egindako bisitan. Irango misilek dozenaka zauritu utzi zituzten atzo, Israelen arabera. "Eremu zibil bati eraso dio Iranek, zibilak hiltzeko asmoarekin", gaineratu du.

Jerusalem hiriari, Erosten harresiari, Hilobi Santuaren elizari eta Al Aksa meskitari, "hiru erlijio monoteisten leku sakratuei", eraso egitea ere egotzi dio Netanyahuk Irani.

"Israel eta Ameriketako Estatu Batuak elkarrekin ari dira lanean mundu osoaren izenean, eta gainerako herrialdeek bat egiteko garaia da", esan du Netanyahuk, Donald Trump AEBko presidenteak Ormuz desblokeatzeko nazioarteko misio bateratu bat eskatu eta astebetera.

"Trump presidenteak nazioarteari erregimen terrorista eta fanatiko horri aurre egiteko egindako deia ez da soilik AEBren eta Israelen segurtasunaren alde, mundu osoaren segurtasunaren alde baizik. Eta ekiteko garaia da", ohartarazi du.

"Iranen gerrako krimenak"

Araden handik gutxira Gideon Saar Israelgo Atzerri ministroak salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez zuten gune zibilei eraso eginda. 

"Ez dute inolako izaera militarrik, ezta garrantzi militarrik ere. Helburu bakarra ahalik eta zibil gehienei min egitea da; beraz, gerrako krimena da argi eta garbi", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X