Trumpek dio Iranek Ormuzeko itsasarteari lotutako "opari handia" egin diola AEBri
Errepublika Islamikoak ukatu egin du Washingtonekin negoziatzen ari denik, eta petrolioaren prezioan eragiten saiatzea leporatu dio AEBko presidenteari
Donald Trump AEBko presidenteak ziurtatu duenez, Iranek "opari handia" egin dio bere herrialdeari Ormuzeko itsasartearekin lotuta.
Trumpek ez du zehaztu zertan datzan ustezko "opari" hori, baina "balio kalkulaezina" duela eta petrolioarekin eta gasarekin lotuta dagoela adierazi du, kokagune estrategiko horretan zehar dagoen petrolio fluxuari erreferentzia eginez.
Irango balizko "erregimen aldaketarekin" lotu du keinu hori agintariak, Washington "pertsona egokiekin" tratatzen ari dela eta egungo solaskideak "oso ezberdinak" direla iritzita.
Aldi berean, Trumpek berretsi du Irango ordezkariek onartu dutela "inoiz ez dutela arma nuklearrik izango". Washingtonen arabera, gatazkari amaiera emango dion akordio bat lortzeko martxan daude.
Hala ere, Iranek ukatu egin du Estatu Batuekin zuzeneko negoziazioak izatea, eta AEBko presidentearen adierazpenak nazioarteko merkatuetan petrolioaren prezioak manipulatzen saiatzen ari dela uste dute.
AEBko presidenteak, gainera, astelehen honetan amaitzen zen ultimatumaren bost eguneko atzerapena iragarri zuen, Teherani Ormuzetik libre igarotzea baimentzea edo, bestela, Irango azpiegitura energetikoei eraso egitea eskatzen ziona.
Adierazpen horiek tentsioa gorenean dauden unean gertatu dira eskualdean. AEBk Iranen aurkako bonbardaketak justifikatu ditu, "berehalako" mehatxu bat dela argudiatuz, baina hori zalantzan jarri dute nazioarteko adituek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.