Hiru kasko urdin hil dira Libanon, Iranen aurkako gerrak 32 egun bete dituenean
Nazio Batuen Erakundeko Libanoko Bitarteko Indarreko (FINUL) bi militar indonesiar hil dira astelehen honetan Marjaayounen, Libano hegoaldean, gidatzen ari ziren autoaren kontra jaurtigai batek jota. Igandean beste kasko urdin indonesiar bat hil zen, egile ezezaguneko beste eraso batean, FINULen arabera.
Indonesiako hiru 'kasko urdin' hil dira Libanon 24 ordutan izan diren bi erasotan. Bosgarren astean sartua da Iranen kontrako gerra eta AEBren arabera guztira 4-6 aste iraungo du; horrek esan nahiko luke apirilaren erdialdera amaitu beharko liratekeela.
Astelehenean Nazio Batuen Erakundeko Libanoko Bitarteko Indarreko (FINUL) bi militar indonesiar hil dira Bahi Hay-en (Marjayun), Libano hegoaldean, gidatzen ari ziren autoaren kontra jaurtigai batek jo ostean. Igandean beste 'kasko urdin' indonesiar bat hil zen jatorri ezezaguneko beste eraso batean, FINULen arabera.
"FINULeko bi 'kasko urdin' hil dira gaur Libano hegoaldean, jatorri ezezaguneko leherketa batek zihoazen ibilgailua eztandarazi duenean", adierazi du NBEko misioak ohar batean. Beste bi militar zauritu dira, horietako bat, larri.
NBEko bozeramaile batek adierazi zuenez, "zaurituetako batzuk ebakuatu ahal izan ditugu, baina beste batzuengana ezin izan gara iritsi, segurtasun-bermerik ez dagoelako". Erreskate taldeak bertaratu ziren Libanoko eta Israelgo agintariekin koordinatuta.
FINULek ikerketa abiatu duela iragarri du eta gogoratu du "24 ordutan izandako bigarren gorabehera hilgarria" izan dela, guztira hiru hildako utzi dituena. Nabarmendu duenez, "berresten dugu inork ez lukeela inoiz hil beharko bakearen aldeko zerbitzuetan", eta "bakearen alde euren bizia eman duten 'kasko urdin' ausarten" familia, lagun eta kideei doluminak igorri dizkie.
Israelgo Armadak ziurtatu duenez ikerketa zabaldu du gertakariak "Hezbollahren ala Israelgo Armadaren ekintzen ondorio izan ote diren argitzeko" eta Libanon lau soldadu israeldar hil direla adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da Kubara petrolioa daraman Errusiako itsasontzia
Donald Trump AEBko presidenteak igandean iradoki zuen blokeoa kendu behar zuela: “Biziraun beharko dute”.
Iranek salbuespenak egingo ditu Ormuzen, erasoa lurrez ere egin ala ez aztertzen dabil AEB, eta Israelek Libano hegoaldera tropa gehiago bidaliko ditu
Teheranek Ormuzko itsasartean zehar 20 petrolio-ontzi ibili daitezen ahalbidetuko du. AEBk tropak ugaritu ditu inguru horretan, eta lurreko erasoaldia etortzear egon daiteke.
Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.