Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia

Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.

tel aviv

Ehunka pertsonak protesta egin dute gaur, larunbatarekin, Israelgo hamar bat hiritan, tartean Tel Aviven eta Haifan, "amaigabeko gerra honen" aurka, eta polizia agenteek gogor zapaldu dituzte manifestazioak, antolatzaileen bideo eta salaketen arabera.

19:00etan (16:00 GMT) hasi dituzte protestak, "Gure bizitza guztien alde" lelopean., hainbat diputatu ohik, erakunde bakezalek eta giza eskubideen aldeko erakundek deituta. Besteak beste, Standing Together, Peace Now edo Women Wage Peace gobernuz kanpoko erakundeek egin dute deialdia.

Tel Aviveko Habima Plazara ehunka pertsona bertaratu dira, baita ekintzaile talde bat ere, israeldarren erasoen ondorioz hildako haurren aurpegiak erakusten zituzten argazkiekin.

Israelgo Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu hiri horretan, Standing Togetherrek zabaldutako bideoen arabera. Hain zuzen ere, gutxienez zortzi pertsona atxilotu dituzte, Haaretz egunkariak jakitera eman duenez, baina Israelgo Poliziak ez dio EFE albiste agentziari kopuru hori baieztatu.

Manifestazio horiek ez dira gaur arte oso jendetsuak izan. Esan bezala, azken protestak, gaurko deitutakoak, Israelek Iran bonbardatu zuenetik hilabete bete denean egin dituzte. Han, eta baita Libanon ere, mila pertsona baino gehiago hil ditu Israelek, tartean ehunka ume. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X