Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Pizzaballa prelatua, artxiboko irudi batean Argazkia: EFE
Israelgo Poliziak Jerusalemgo Eliza Katolikoko buru den Pierbattista Pizzaballa kardinalari Hilobi Santuko elizan sartzea galarazi dio gaur, Erramu igandeko meza ematera zihoala. Bera zein bere talde osoa atzera egitera behartu dituzte, eta erabaki horrek kritika ugari eragin ditu nazioartean, eta Israelgo Gobernuaren aurkako salaketak areagotu ditu, Jerusalemgo komunitate erlijiosoen jarduera murrizteagatik.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, babes osoa agertu dio Poliziari, eta zuzen jokatu dutela esan du.
Bere bulegoak argitaratutako ohar batean, Netanyahuk adierazi du erabakia "segurtasun arrazoiengatik" hartu dutela, Iran "leku sakratuen kontra misilez eraso egiten dabilelako".
Iranek erabat ukatu du, ordea, Jerusalemgo gurtza-tokien kontrako erasorik egiten dabilela, eta ziurtatu du erasoak Israelgo eta AEBko posizio militarren aurkakoak direla.
AEBko enbaxadoreak "botere-abusu tamalgarria" ikusten du Jerusalemgo patriarkari egindakoan
AEBk Israelen duen enbaxadore Mike Huckabee atsekabetuta agertu da Pizzaballa kardinalaren aurkako debekua dela eta.
Huckabeeren ustez, gertatutakoa "botere-abusu tamalgarria da, eta dagoeneko mundu mailan ondorio oso larriak izan ditu".
Bereziki garraintzitsua da Huckabeek gertatutakoa gaitzetsi izana, Arkansasko gobernadore ohia eta ministro bataiatzailea Israelen aliatu estu-estua baita. "Zaila da ulertzea edo justifikatzea patriarkari Erramu Igandean elizara sartzea galaraztea, zeremonia pribatu baterako", gaineratu du Huckabeek.
Espainiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak, Italiak eta Palestinako Agintaritzak salatu dute gertatutakoa.
Espainiako presidente Pedro Sanchezek esan du onartezina da erlijio-askatasunaren kontra egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.