Ilargira bidean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Artemis II” aireratzear dago: gizateria ilargira itzularaziko duen misioa

Artemis II ontzia Floridatik jaurtiko dute, asteazken honetan, arratsaldeko 18:24ean, Euskal Herrian gauerdia dela. Misioak astronautak Ilargiaren orbitara itzultzea ekarriko du, mende erdian lehen aldiz.

USA9524. CABO CAÑAVERAL (FL, EEUU), 31/03/2026.- Fotografía cedida por la NASA donde se muestra el cohete del Sistema de Lanzamiento Espacial (SLS) y la nave espacial Orion de la misión Artemis II este martes, sobre una plataforma de lanzamiento móvil en el Complejo de Lanzamiento 39B del Centro Espacial Kennedy en Cabo Cañaveral (Estados Unidos). A un día del lanzamiento programado de la misión Artemis II, la NASA tiene todo listo para el despegue de su misión más ambiciosa en décadas, que prevé trasladar a cuatro astronautas a la órbita lunar por primera vez desde 1972. EFE/ Bill Ingalls /NASA /SOLO USO EDITORIAL /NO VENTAS /SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA /CRÉDITO OBLIGATORIO

Artemis II, jaurtiketarako plataforma baten gainean. Argazkia: EFE

Amaitu egin da atzerako kontaketa. NASAk Artemis II ontzia jaurtiko du asteazken honetan. Misio historikoa izango da; izan ere, 50 urteren ondotik, lau astronauta ilargiaren orbitara itzuliko dira, gutxi gorabehera 10 egun iraungo duen bidaian. Proba moduan egingo dute misioa. 

Dena ondo bidean, Artemis II Floridako Kennedy Espazio Zentrotik abiatuko da 18:24ean, Euskal Herrian gauerdia dela (apirilaren 2ko 00:24ean). Jaurtiketa aurreikusi moduan egiten ez bada, misioak apirilean hainbat data ditu jarrita.

Misioan parte hartuko duten lau astronautak Orion espazio-ontzian izango dira. Hor biziko dira 1,1 milioi kilometro inguruko bidaiak irauten duen bitartean. Nabearen tripulazio-moduluan egongo dira laurak, eta zerbitzu-moduluan, berriz, bizirauteko behar dituzten funtsezko produktuak eramango dituzte, hala nola edateko ura, nitrogenoa eta arnasa hartzeko oxigenoa.

Nolakoa izango da bidaia?

Orion espazio-ontzia lurrararen orbitan ibiliko da, eta ondoren lau eguneko bidaia hasiko du ontziak, Ilargira. Satelite naturalaren gainetik ibiliko da Lurrera itzuli arte. Hegaldian zehar, tripulazioak sistema guztiak egiaztatuko ditu, eta etorkizuneko Artemis misioetarako funtsezkoak izango diren eskuzko kontroleko maniobrak ere probatuko ditu.

Non biziko dira astronautak?

Orion ontziaren kabinak 9,34 m³-ko espazioa izango du, Apoloren aginte moduluak baino ia % 60 gehiago (60. hamarkadan gizakia lehen aldiz Ilargira eraman zuen espazio-ontzia izan zen Apolo). Orionek zerbitzu modernoak ditu, hala nola komuna, ariketa fisikoa egiteko makinak eta sukalde txiki bat.

Kapsula izango da ontzitik berreskuratuko den zati bakarra, astronautak bueltan ekarriko dituena. Ozeano Barean itsasoratuko dira, eta bertan NASAk eta Defentsa Departamentuak jasoko dute tripulazioa.

Artemis IIko tripulazioa honako hauek osatuko dute:

Reid Wiseman, Itsas Armadako komandantea eta astronauta beteranoa, Nazioarteko Espazio Estazioan esperientzia duena.

Victor J. Glover, Crew-1 Dragon ontziaren pilotua izandakoa.

Christina Hammock Koch, misioko espezialista, Ilargira joan zen lehen emakumea.

Jeremy Hansen, Ilargira bidaiatuko duen lehen astronauta ez estatubatuarra, Kanadako Espazio Agentziakoa.

TITUSVILLE (United States), 27/03/2026.- The Artemis II crew, (L-R), mission specialist Jeremy Hansen of CSA (Canadian Space Agency), mission specialist Christina Koch, commander Reid Wiseman and pilot Victor Glover stand together after arriving at the Launch and Landing Facility at NASA's Kennedy Space Center in Titusville, Florida, USA, 27 March 2026. The Artemis II Crew Arrival is the official event marking the astronauts' arrival at the Kennedy Space Center ahead of their launch. According to NASA, Artemis II is a crewed lunar flyby mission, the second in NASA's Artemis program, and the first human mission beyond low Earth orbit since 1972, testing spacecraft systems ahead of future Moon landings. EFE/EPA/CRISTOBAL HERRERA-ULASHKEVICH

NASAk dena prest du hamarkadetan izan duen misiorik handinahienari ekiteko. Artemis II.ak gizateria Ilargira itzultzea ekarriko du, eta espazioa esploratzeko aro berri bati atea irekiko dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X