Ormuz indarrez hartzeko deia egin die Trumpek aliatuei
Etxe Zuriak agerian utzi du itsasartea irekitzea ez dela erasoaldi militarraren lehentasuna eta Erresuma Batuak iragarri du Ekialde Hurbilean presentzia handituko duela. Bestalde, Iranek Google, Microsoft eta beste hainbat enpresa teknologiko mehatxatu ditu.
Donald Trumpek Ormuzko itsasartea "indarrez hartzeko" eskatu die aliatuei. AEBko presidenteak iradoki du herrialdearen helburu nagusia ez dela kanala irekitzea, ez duelako horren bidez merkaturatzen den petrolio gordinaren behar handirik.
Ormuzko itsasartea ia erabat itxita dauka Iranek, Washingtonek eta Israelek hasitako gerraren ondorioz. Truth Social sare sozialean argitaratu duen mezu batean, Trumpek mezua bidali die itxierak eragiten dien herrialdeei. Bi aukera eman dizkie: itsasartzea indarrez hartzeko "nahikoa adore" bildu dezatela edo AEBri petrolioa erostea.
Trumpen mezua NATOko bere aliatuei eta Asiako herrialdeei egindako ohartarazpen gisa ulertu da. Ekialde Hurbiletik bidalitako petrolioaren, gas likidotuaren eta funtsezko beste lehengai batzuen fluxua eteteak hainbat herrialderik kalte nabarmenak eragin dizkie, eta luze joko omen du gatazkaren eraginak. Hortaz, Trump herrialdeotako agintariei zuzendu zaie, eta, haren hitzetan, herri horiek "beren kabuz borrokatzen ikasi beharko dute, Estatu Batuak jada ez baitira egongo inori laguntzeko".
Izan ere, AEBko presidentearen hitzetan ulertu daiteke ez duela itsasarte estrategikoa irekitzeko aparteko interesik, bere herrialdea ez delako eskualde horretatik datorren petrolio gordinaren menpeko. Hala, Etxe Zuriak ere gogorarazi du Ormuzko itsasartea berriro irekitzea ez dela erasoaldi militarraren helburu nagusia, eta lehentasuna dela Iranen Armadaren, misilen eta garapen nuklearraren gaitasunarekin amaitzea.
Erresuma Batuak baliabide gehiago bidaliko ditu Ekialde Hurbilera
AEBko presidenteak Erresuma Batua aipatu du bereziki argitaratutako mezuan. "Iran suntsitzeari" uko egin ziola gaineratu du. Hala ere, herrialde horrek jakinarazi du defentsa sistema berriak eta tropa gehiago bidaliko dituela Ekialde Hurbilera.
Egunotan Saudi Arabian, Qatarren eta Bahrainen egon da bisitan John Healey defentsa ministroa eta, besteak beste, defentsan lankidetza handitzea adostu du herrialde horietako arduradunekin.
Healeyk iragarri duenez, Erresuma Batuko armadak aireko defentsa sistemak bidaliko ditu inguru hartara; baita 1.000 soldadu gehiago ere sistema horiek instalatzen, entrenatzen eta operatzen laguntzeko. Halaber, Qatarren lanean ari den hegazkin-eskuadroia handituko dutela ziurtatu du.
Mehatxuak teknologia enpresei
Giro ezegonkor eta zail horretan, Irango Guardia Iraultzaileak mehatxu egin die AEBetako konpainia teknologiko handiek Ekialde Hurbilean dituzten bulegoei. Berri agentzietara bidalitako ohar batean, Microsoft, Apple, Google eta beste hainbat enpresa "konpainia terrorista espioitzat" jo ditu.
Mezuaren arabera, "operazio terroristetan inplikatutako erakunde nagusiak helburu legitimoak izango dira" Iranentzat. Hori dela eta, dei egin die "erakunde horietako langileei, euren bizitzak zaintzeko, lantokietatik berehala urruntzeko".
Besteak beste, Microsoft, Apple, Google, HP, Intel, Meta, IBM eta Boeing daude oharrarekin batera argitaratu duten 18 izenen zerrendan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.