AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
Donald Trump gerrari buruz mintzatu da, Etxe Zuriko Gurutze Aretotik. Argazkia: EFE
Donald Trump presidenteak azaldu duenez, AEB gertu ditu Iranen dituen helburua militarrak betetzea, eta hurrengo asteetan eraso "bortitz" gehiago iragarri ditu, Israelekin batera otsailaren 28an abiatutako erasoaldiaren baitan.
Nazioari zuzendutako hitzaldi batean, Trumpek ziurtatu du erasoaldiak aurreikusitakoaren arabera doala aurrera, eta helburu estrategiko nagusiak lortzetik gertu daudela. Hala ere, oraindik ez ditu lurreko operazio berriak zehaztu.
Horrekin lotuta, Irango azpiegitura energetiko eta elektriko "guzti-guztiei" eraso diezaiokeela adierazi du Trumpek, betiere Teheranekin akordiorik lortu ezean.
Hori horrela, AEBko presidenteak erasoa defendatu du, Iran "mehatxu onartezina" dela argudiatuta; hain zuzen ere, arma nuklearrak garatzeko ahalmenagatik. Halaber, Irango erregimena "ia suntsituta" dagoela berretsi du, biktimen kopuruak eta kalteen benetako irismena modu independentean egiaztatu ezin izan diren arren.
Aldi berean, Trumpek uste du Ormuzeko itsasarte estrategikoa, Iranek erasoei erantzuteko blokeatua, "modu naturalean" irekiko dela gatazka amaitzen denean. Azaldu duenez, Teheranek petrolioaren salmentari berriro ekin beharko dio ekonomia berreraikitzeko, eta horrek itsas zirkulazioa berrezartzea erraztuko luke munduko energia-merkataritzarako funtsezko bidean.
AEBko presidenteak Ormuzetik igarotzen ari den petrolio gordinaren mendeko herrialdeei ere eskatu die rol aktiboagoa har dezatela, eta, era berean, AEBri energia erostera animatu ditu, munduko petrolio eta gas ekoizle nagusi gisa duen posizioa azpimarratuz.
Azkenik, Trumpek eskerrak ematen amaitu du hitzaldia; besteak beste, Israeli eta Golkoko hainbat herrialde aliatuei. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana, gatazkaren amaierari buruzko ziurgabetasuna nagusi den bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.
“Artemis II” aireratzear dago: gizateria Ilargira itzularaziko duen misioa
Artemis II ontzia Floridatik jaurtiko dute, asteazken honetan, arratsaldeko 18:24ean, Euskal Herrian gauerdia dela. Misioak astronautak Ilargiaren orbitara itzultzea ekarriko du, mende erdian lehen aldiz.
Ormuz indarrez hartzeko deia egin die Trumpek aliatuei
Etxe Zuriak agerian utzi du itsasartea irekitzea ez dela erasoaldi militarraren lehentasuna eta Erresuma Batuak iragarri du Ekialde Hurbilean presentzia handituko duela. Bestalde, Iranek Google, Microsoft eta beste hainbat enpresa teknologiko mehatxatu ditu.
100.000 tona petrolio dituen Errusiako petrolio-ontzi bat iritsi da Kubako Matanzasko portura
Hiru hilabete baino gehiago petrolio kargamenturik jaso gabe egon ondoren, 740.000 petrolio upel dituen Errusiako petrolio-ontzi bat iritsi da Kubara. Kargamentuak 250.000 diesel upel egiteko balioko du, eta 12 bat egunerako herrialdearen eskariari erantzutea ahalbidetuko du.
Israelek lege bat onartu du palestinarrei heriotza-zigorra ezartzeko
Israelgo Parlamentuak onartutako lege-erreformak onartu du heriotza-zigorra ezartzea hilketa terroristaren errudunei, baina giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute praktikan palestinarrei soilik aplikatuko zaiela.
NASAk "Artemis II" misioaren atzerako kontaketa abiatu du, eta jaurtiketarako "bikain" dagoela esan du
50 urteren ondoren, astronautak ilargiaren orbitara itzultzea du helburu misioak, eta dena prest dute biharko jaurtiketarako.
Hiru kasko urdin hil dira Libanon, Iranen aurkako gerrak 32 egun bete dituenean
Nazio Batuen Erakundeko Libanoko Bitarteko Indarreko (FINUL) bi militar indonesiar hil dira astelehen honetan Marjaayounen, Libano hegoaldean, jaurtigai batek haien autoaren kontra jota. Igandean beste kasko urdin indonesiar bat hil zen, egile ezezaguneko beste eraso batean, FINULen arabera.