AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek esan du astelehenerako lor dezakeela akordioa Iranekin

Fox News telebista kateari emandako elkarrizketa batean adierazi duenez, Iran AEBrekin negoziatzen ari da.

WASHINGTON (United States), 20/03/2026.- US President Donald J. Trump responds to a question from the news media as he walks to board Marine One on the South Lawn of the White House in Washington, DC, USA, 20 March 2026. EFE/EPA/SHAWN THEW / POOL

AEBko presidente Donald Trumpek Fox News telebista kateari ziurtatu dio astelehenerako akordioa lor dezakeela Iranekin.

"Uste dut horretarako aukera asko daudela. Une honetan bertan, negoziatzen ari dira", esan dio Trey Yingst berriemaleari.

Akordiorik ezean, dena leharraraziko duela eta petrolio guztiaz jabetuko dela adierazi du.

Lehenago, presidente estatubatuarrak mehatxu egin dio Irani esanez infernua piztuko duela, Ormuzko itsasartea astearterako irekitzen ez badu.

"Zentral elktrikoen eguna eta zubien eguna izango da asteartekoa Iranen, dena egun berean. Ez da horrelakorik beste inon ikusiko", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean.

Duela egun batzuk Irani emandako ultimatuma luzatu egin zuen Trumpek. Horrela, apirilaren 6ra arteko epea eman zion Ormuz zabaltzeko.

"Ireki ezazue itsasarte madarikatua, zoro horiek, bestela infernua biziko duzue. Ikusiko duzue!", esan die.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X