EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek gezurtatu egin du Trump, eta estatubatuar pilotuaren erreskatea eragotzi duela esan du

AEBko presidenteak ziurtatu du onik erreskatatu dutela. Teheranek, ordea, esan du AEBko aireontziak suntsitu dituztela eta operazioak "porrot" egin duela.

(Foto de ARCHIVO)

Imagen de archivo de un caza F-35C Lightning II de EEUU.



Europa Press/Contacto/Us Navy/U.S. Navy

04/3/2026

F15 hegazkin bat, lurreratzen. Argazkia: Europa Press

Donald Trump AEBko presidenteak Truth sare sozialean Iranen eraitsitako F15eko pilotuaren erreskatea iragarri eta ordu batzuetara, Teheranek gezurtatu egin du, eta operazio hori zapuztu duela adierazi du.

Donald Trump AEBko presidenteak igande honetan sare sozial horretan esan duenez, Iranek eraitsitako F15 ehiza hegazkina bota ostean, AEBko indarrek Irango lurretan desagertuta zegoen pilotua aurkitu eta bizirik erreskatatu dute.

"Lortu dugu! Azken orduetan, AEBko Indar Armatuek bilaketa eta erreskate operazio ausartenetako bat egin dute, gure tripulazioko ofizial harrigarri bat erreskatatzeko", zabaldu du Trumpek bere argitalpenean.

Horren aurrean, Iranek ordu batzuk geroago adierazi du eragotzi egin dutela AEBk pilotua erreskatatzeko egin duen saiakera, zenbait aireontzi harrapatuta.

"Etsaiak Isfahan hegoaldean zituen aireontzi inbaditzaileak, bi Black Hawk helikoptero eta C-130 garraio militarreko hegazkin bat tartean, harrapatu ditugu (...) eta pilotua erreskatatzeko saiakerak porrot egin du", ziurtatu du Ebrahim Zolfagari koronelak, Khatam al-Anbiya Kuartel Nagusiko bozeramaileak, Tasnim agentziak jakinarazi duenez.

Guardia Iraultzaileak, Armadak, Basij miliziak eta segurtasun indarrek batera egin dute operazioa.

Guardia Iraultzaileak ohar baten bidez adierazi duenez, aireontziak suntsitu dituzte operazioan, eta "beste porrot umiliagarri bat" izan da AEBrentzat.

Ostiralean, Iranek AEBko F-15 ehiza hegazkin bat bota zuen bere lurraldean, otsailaren 28an gerra hasi zenetik lehen aldiz. Bi tripulatzaileetako bat erreskatatu zuten, baina bestea ez.

F-15 hegazkina eraitsi zuten ia une berean, beste hegazkin militar bat, A-10 Warthog bat, Ormuzko itsasartetik gertu erori zen, eta Iranek jakinarazi zuen berak eraitsi zuela hori ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X