EHUk astelehenean hasiko du 2025-26 ikasturterako graduko ikasleen matrikulazioa
20.638 aurre-inskripziorekin ekingo dio matrikulazio epeari. EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturterako, guztira 8.789 plaza. Katalogo osotik, Biomedical Engineering, osasun arloko graduak eta gradu bikoitzak dira interes gehien pizten dutenak.