50.000 musikazale espero ditu ateak ireki berri dituen Azkena Rock jaialdiak
Dinosaur Jr. estatubatuarrak izango dira osteguneko kartelburuak, eta The Damned britainiarren punka ere izango da entzungai. Ostiralean, John Fogerty eta bi urteren ostean Azkenara itzuliko den Lucinda Williams izango dira izen nagusiak. Johnny Rotten Sex Pistols taldeko abeslari ohiak indarra jarriko du. Larunbatean, Manic Street Preachers talde ezagunak, The Flaming Lipsen psikodeliak eta The Hellacopters suediarren 30. urteurrenak emango diote amaiera 23. edizioari.