Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50.000 musikazale espero ditu ateak ireki berri dituen Azkena Rock jaialdiak

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gasteiz, gaur arratsaldean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Dinosaur Jr. estatubatuarrak izango dira osteguneko kartelburuak, eta The Damned britainiarren punka ere izango da entzungai. 

Ostiralean, John Fogerty eta bi urteren ostean Azkenara itzuliko den Lucinda Williams izango dira izen nagusiak. Johnny Rotten Sex Pistols taldeko abeslari ohiak indarra jarriko du.

Larunbatean, Manic Street Preachers talde ezagunak, The Flaming Lipsen psikodeliak eta The Hellacopters suediarren 30. urteurrenak emango diote amaiera 23. edizioari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X