Talgoren erosketa "oztopatzeari uzteko" eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, "operazioak porrot egiten badu, Espainiako Gobernuak azaldu beharko die euskal herritarrei porrot horren arrazoiak". Bestalde, Eusko Jaurlaritzak adierazi du "SEPIren esku" dagoela Talgoren egoera berriro bideratzea, eta Espainiako Gobernuari "ikuspegi zabala" eta "malgutasuna" eskatu dizkio.